Aernnovak eskuratuko du General Electric Aviation-en aeroegituren negozioa Erresuma Batuan

Albisteak, Araba

Zabaldu egingo da Aernnovak nazioartean duen presentzia eta urtean 200 milioi $-ko fakturazioa izango du Erresuma Batuan

Airbus A350 XWBren Wing Fixed Trailing Edge delakoaren harira Airbusekin sinatutako kontratuak are gehiago indartuko du Aernnovak aeroegituren fabrikazioan, konpositeetan, sektoreko liderren artean duen lekua

Aernnovak, aeronautikaren sektoreko lehen Tier 1 nazionala denak, iragarri du akordio bat sinatu duela GE Aviation-en aeroegituren negozioa, Erresuma Batukoa (Hamble), eskuratzeko

Hamble Aerostructures enpresak 80 urtetik gorako historia du eta 700 langile ingururi ematen die lana. Aireontzi zibil eta militarretarako egituren hornitzaileetan liderra da eta goi mailako teknologiako konposatuak, egitura metalikoak, akrilikoak eta hibridoak egiten dituzte.

Hambleko instalazioek bikain osatzen dituzte Aernnovak jada bere dituen instalazioak, hegalen osagai handiak eta egitura konplexuak fabrikatzeko ekipamendu egokiak baitituzte; adibidez, Airbur A350 XWBren Wing Fixed Trailing Edge egiturak fabrikatzeko. Horretarako, 3.000 osagaitik gora erabili behar dira eta hor sartzen dira konpositeen egituren panelak, muntaketa metaliko konplexuak eta hegalen egitura mugikorrentzako hornigaiak (flapak, aleroiak eta spoilerak). Hamblek Havilland Dash 8 Q400-ren Engine Nacelles direlakoen muntaketa osoa ere egiten du; baita BAE Systems Hawk eta T-45 Goshawk entrenamendurako hegazkinentzako Cockpit Windscreen eta Canopy Systems ere.

Hamblek bere programa nagusietan jaso du Delegated Design Authority (CDDA) bezeroaren delegazioa eta horrek aukera ematen dio osagaien diseinuan aldaketak eta eguneratzeak egiteko.

Aernnova bezala, Hamble Clean Sky 2-ko partaide aktiboa da. Aeronautikaren arloan Europan dagoen I+G+b-ko ekimen handiena da Clean Sky 2.

Hambleren jarduerak nabarmen handitzen du Aernnovaren diseinurako eta fabrikaziorako gaitasuna, osatu egiten du Aernnovaren produktu sorta eta indartu egiten du enpresak Tier 1 hornitzaile gisa programa zibil ugaritan eta defentsa arloan duen posizioa.

Hamble eskuratzeak operazio-base bat emango dio Aernnovari Erresuma Batuan eta Erresuma Batua da, hain zuzen, arlo aeroespazialean eta defentsakoan munduko merkatu handienetako bat eta prestakuntza handiko lan-indarra dute han, lan-indar aditua. Aipatu dugun eragiketa honetan sartuta daude, baita ere, G E Aviation-ek Txinan (Suzhou) A320 eta XWB A350 programetarako osagai konposatuak fabrikatzeko dituen aktiboetako batzuk. Hamble eskuratuta, Aernnovak 200 milioi $-eko fakturazio osagarria eskuratuko du urtean, arrakasta handia duten iraupen luzeko programetan.

Aernnovak Hamble erostea babestu du Airbusek, Aernnovaren bezero adierazgarrienak.

Iñaki López Gandásegui da Aernnovako presidente eta CEO eta honako hau adierazi du:

“Harro egingo diegu ongietorria Hambleko kideei, Aernnova familiako kide berri bihurtu zaizkigulako. Aernnovak hazteko duen estrategian aurrera egindako beste urrats bat da hau, eta hala, aeroegiturak konpositeetan diseinatzearen eta fabrikatzearen arloan munduko lider bihurtuko da konpainia”.

Partekatu

Beste berri batzuk