AERNNOVAK EUSKO JAURLARITZAKO LAN ETA JUSTIZIA SAILBURUARI, MARÍA JESÚS SAN JOSÉRI, LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIO ARLOKO PROIEKTU BERRITZAILEA ERAKUTSI DIO

Albisteak, Araba

María Jesús San Josék, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak, AERNNOVA enpresa bisitatu du gaur goizean. Enpresako idazkari nagusiarekin, Hipólito Suarezekin, batera, “AernnovaZaindu” izeneko Laneko Arriskuen Prebentzioko proiektua ezagutu eta balioa eman dio

AernnovaZaindu programaren helburua da lan arloan langileen osasuna modu integralean jorratzea. Pertsonak bere osasunarekiko konpromisoa hartzea du helburu eta gihar eta hezurretako lesioak prebenitzeko eta tratatzeko jarduerak, bizkarraren eskola, ohitura osasungarriak eta langileen parte-hartzea proposatzen dira bakoitzaren lanpostuko laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko.

Egindako bisitan, sailburuak ikusi ahal izan zuen euskal enpresa horrek nola tratatzen eta diagnostikatzen dituen eskuzko lanez arduratzen diren langileen kasuan ukondoko lesioak ariketa fisiko bidez.

Bisitan, sailburuarekin batera, saileko beste arduradun batzuk ere izan dira: Jon Azkue, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea; Alberto Alonso, OSALANeko zuzendari nagusia; eta Elena Pérez Barredo, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria. Aernnovako idazkari nagusiak, Hipólito Suárezek honako hau adierazi du erakustaldi horretan: “gure taldeak osatzen dituzten pertsonen ongizateak lehentasuna du Aernnovaren moduko enpresa baten kasuan. Hori dela eta, horretarako lagungarriak diren behar bezainbeste teknika, neurri eta enpresa-politika erabiltzen dugu. Gure enpresaren DNAn jasota dago hori”.

Bestalde, San José sailburuak gogorarazi duenez, “prebentzioaren kultura gizarte osoan txertatzeko eta kontzientziazio-lan hau beharrezkoa da guztion elkarlanean egitea laneko osasuna hobetzeko eta istripu-indizea gutxitzeko: enpresak, langileak, erakunde sindikalak eta enpresa-erakundeak, eta erakundeak. Kalitatezko lana, batez ere, lan segurua da. Eta hori lortzen lagundu behar dugu guztiok”.

Partekatu

Beste berri batzuk