Aernnovak indartu egin du bere antolaketa COVID-19aren ondorena kudeatzeko

Albisteak, Araba

Ricardo Chocarro Melgosa, kontseilari delegatu berria

Iñaki Lopez Gandáseguik presidente izaten jarraituko du, funtzio exekutiboekin, eta Estrategia eta Negozioaren Garapen sailen burua izango da.

Gaurko egunez bilduta eta Iñaki Lopez Gandasegui `presidente jaunaren eskariz, Ricardo Chocarro Melgosa jauna kontseilari delegatu berri izendatzea erabaki du Aernnovako administrazio-batzordeak; orain arte zuzendari orokor korporatiboaren postua zuen. Ricardo Chocarrok 49 urte ditu, ingeniari industriala da eta erantzukizun-postu ugari izan ditu hainbat enpresa multinazionaletan. Aernnovan hasi aurretik, Siemens Gamesako On-Shore CEOa izan zen.

Iñaki Lopez Gandáseguik presidente izaten jarraituko, funtzio exekutiboekin, eta Estrategia eta Negozioaren Garapen sailen burua izango da. Administrazio Batzordeko presidentea izateaz gain, C-Suite Batzordearen buru ere izango da Iñaki Lopez Gandasegui. Honakoek osatuko dute C-Suite Batzordea: Ricardo Chocarrok, kontseilari delegatu gisa; Ricardo Moro Martinek –operazioen sailaren buru izaten jarraituko du Chief Operations Officer gisa–; eta Hipolito Suarez Gutierrezek, zeinak Idazkaritza Orokorraren eta Kontseiluaren buru izateaz gain, funtzio korporatiboak (giza baliabideak eta aholkularitza juridikoa) eta negozioaren garapena (M&A) ere eramango dituen.

Ricardo Chocarroren menpe egongo dira honako alorrak: komertziala, eragiketak, ingeniaritza, zerbitzuak, funtzio korporatiboak, ekonomia-finantzak eta Business Excelence.

Zuzendaritza eta antolaketa berri horiekin, honakoetan jarriko du indarra Aernnovak: (I) COVID-19aren alditik ahalik eta azkarren eta indartsuen ateratzeko prozesua kudeatzea eta ziurtatzea, eta COVID-19aren aurreko ratioak berreskuratzea, (II) Erresuma Batuan eta AEBn egindako erosketak finkatzea eta (III) hazkunde ez-organikoa izaten saiatzea, datozen urteetan zehar gerta litezken erosketa-aukeren bidez.

Konpainiaren presidenteak adierazi duenez, “nazioartean industriaren eta negozioen inguruko esperientzia zabala duen profesional bat eta urte askoan zehar batera lan egin duen lehen mailako lantalde oso kohesionatu bat egongo dira antolaketa berri honen buruan”. Bestetik, kontseilari delegatu berriak honakoa adierazi du: “Eskertzen ditut administrazio-batzordearen babesa eta konfiantza, aeronautika-industriarentzat garai zaila den honetan. Ondo dakit erronka handia dugula aurrean, baina ziur nago Aernnovako lantaldeak jakingo duela erronka horri aurre egiten lanaren, konpromisoaren eta konpainiak erakutsitako lan onaren bidez, aireko egituren alorrean Aernnovak munduko liderra izaten jarrai dezala ziurtatzeko”.

Partekatu

Beste berri batzuk