Aernovak Burulan erosi du

Araba

Aernnovak, aeroegituren mundu mailako fabrikatzaileak, egoitza Gasteizen duen BURULAN Euskadiko enpresa erosi du. Burulan osagai metalikoen mekanizazioaz eta tratamenduaz arduratzen da (bereziki, sektore aeronautikora bideratutakoez) eta 61 langile ditu.

sede aernovaKonpainia hori erosita eta duela gutxi erosi zuen Finlandiako Patricomp enpresarekin, Aernnova taldeak osagai eta egitura metalikoen merkatuan duen kokapena sendotu eta bere Aerometallic filiala mundu mailako merkatuan modu autonomoan jardungo duen Tier 2 bihurtzeko estrategia berretsi du.

Aerometallic filialaren egoitza soziala Arabako Teknologia Parkean dago. Burulan gehituta, 2015eko fakturazioa 100 milioi € ingurukoa izango den eta 900 langileri baino gehiagori lana emango dien enpresa bihurtu da. Bere espezialitateak honako hauek dira: txapa metalikoa, mekanizazioa eta azaleko tratamenduak. BURULAN erosita, Aerometallicek bere gaitasunak dibertsifikatu eta areagotu ditu. Era berean, azal metalikoen, langaluzeen, saihetsen eta aireontzien beste osagai metaliko batzuen merkatuko eskaintza osatzea lortu du.

Erosketa horren bidez, Aernnova taldeak Euskadin dituen gaitasunak bultzatu ditu merkatu aeronautikoan hazkunde-aukerak dituzten jardueretan. Horri esker, Arabako industria-egitura sendotu egin da osagai metalikoen fabrikazio arloan.

Partekatu

Beste berri batzuk