Aeronautika alorreko enpresa japoniarren ordezkaritza batek Bizkaiko Teknologi Parkea bisitatu du

Bizkaia

Martxoaren 10ean, aeronautika arloko enpresari japoniarrek osotutako ordezkaritza batek Bizkaiko Teknologi Parkea bisitatu zuen eta bertan, Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidentearekin, Francisco Berjónekin izan ziren.

Ordezkaritza Euskadira etorri zen Parkean kokatuta dagoen IPT enpresaren eskutik. Sareko presidentearekin izandako bileran, enpresari japoneiarrek SPRI, HEGAN Klusterra eta ITP enpresaren ekimenak ezagutzeko aukera izan zuten.

Bilera bukatu ondoren, ordezkaritza euskal enpresaren instalazioetara hurbildu zen eta arratsaldean, Guggenheim Museoa bisitatu zuen.

Partekatu

Beste berri batzuk