Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa martxan egongo da 2015ean, 9 milioi euroko hasierako inbertsioa egin ondoren

Bizkaia

 Lehendakariak, Bizkaiko ahaldun nagusiak, proiektuan parte hartzen duten enpresek eta EHU-UPVk (eragile teknologiko bezala) konpromisoa hartu dute Aeronautika sektorerako FAZ (Fabrikazio Aurreratuko Zentroa) bultzatzeko Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

  Misiotzat izango du oinarrizko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren emaitzak inguruko produkzio sarera transmititzea eta fabrikazio aurreratuko proiektuak garatzea.

 Lehendakari Parke 008Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa egia bihurtu da Euskadi eta Bizkaiko agintaritza gorenek, sektorean inplikatutako enpresek eta EHU-UPVk elkarrekin adostu ondoren zentroa martxan jartzea.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Aeronautika FAZ proiektuan parte hartzen duten erakundeek (ITP, Danobat, WEC Velatia, EDM, Sandvik, Reni Shaw, Hegan eta AFM klusterrek erakunde kolaboratzaile gisa eta EHUk eragile teknologiko bezala) berretsi egin dute ekimen honekiko duten konpromisoa ekitaldi batean. Ekitaldi horretan, bestalde, ezagutzera eman dituzte FAZ sortzeko prozesuaren azken xehetasunak eta  argitu dute FAZ merkatu, soiltasun eta iraunkortasun irizpideei jarraituz arautuko dela eta zentroaren zutabe nagusiak izango direla orientazio industriala duten proiektuak eta industriako kidez eta ikertzailez (UPV-EHUtik etorriko direnak) osatutako proiektuak.

Aeronautika FAZen helburua izango da euskal industriak balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu industrialak eskaintzeko duen potentzialtasuna optimizatzea. Sektoreko industria laguntzaileak egindako garapen teknologiko aurreratuak baliozkotuko ditu eta  merkatura iristen direla bermatuko du, gero hobeto saltzeko. Asmoa da Euskadiko produkzio-sarea (ekipamendua, piezak, tresnak, e.a.) ordezkatuko duen ingurune bat sortzea eta jardueren irabaziak partekatzea kolektiboki bakarrik jasan daitezkeen kostuekin.  Kontua da ekipamendua ostatatzea eta bere bitartez benetako erakustaldiak egitea garatu den eta merkaturatu nahi den teknologiarekin.

Gaur ezagutzera ematen dugun Aeronautika FAZ hau eta energia eolikorako Eibarko zentroa nazioarte mailako mugarriak dira, Europar Batasunak berak aipatzen baitu Horizon2020 estrategian honelako egiturak sortzeko asmoa. Egitura horiek lagungarri izan daitezke etorkizunean atzerriko enpresak eta bestelako antolakundeak erakartzeko eta haien bidez proiektuari balio erantsia ematen jarraitzeko.

Etorkizunera begira zehaztutako proiektuak

Erakundeen eta eragileen artean adostutako proiektuan jadanik zehaztuta dago nolako proiektuak garatuko diren:

  • produktu berriak merkaturatzeko industri erakustaldiak.
  • existitzen diren produktuen prozesu-berringeniaritzak.
  • teknologia horizontalen garapenen aplikagarritasun erakustaldiak.
  • inbertsio proiektuen baliozkotze industriala.
  • produktu erakustaldietarako prototipoen fabrikazioa.
  • aeronautika sektorerako ekipamendu espezifikoa diseinatzea eta baliozkotzea.

Helburu horietako bakoitzak bere helburu zehatzak ditu eta baita ere bakoitzarekin lortu uste diren mozkinen kalkulua.

Bizkaiko ZTP instalazioa

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 202. eraikinean ostatatuko du zentro berria, zeina atondu eta behar den ekipamendua erosi ondoren 2015eko ekainean egongo baita prest lehen operazioak egiten hasteko, 9 milioi euroko hasierako inbertsioa egin ondoren.

Ekarpen horren zati bat Eusko Jaurlaritzak egin du (5 milioi euro) eta bestea Bizkaiko Foru Aldundiak (4 milioi euro).

Gobernantza publiko-pribatua

FAZek baditu industri arloko bazkide fundatzaileak (ITP, Danobat, WEC Velatia, Alfa Taldea, GMTK, Ibarmia, Mesima, Metalúrgica Marina, Sikulan, LAIP, Sariki, ONA-EDM, Sandvik eta Reni Shaw,), erreferentziazko eragile teknologiko bat (EHU-UPV), bazkide instituzionalak (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak) eta, erakunde kolaboratzaile bezala, HEGAN aeronautika klusterra eta AFM makina-erreminta klusterra.

FAZen antolakuntza egituran Zuzendaritza Batzordearen ardura izango da plan estrategikoa zehaztea, eta Batzorde Teknologikoak garatu eta planifikatuko ditu Zentroaren jarduerak.

9 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da

9 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da eta inbertsio horrekin makina teknologikoki aurreratuak erosiko dira. Diru horretatik zati oso txiki bat erabiliko da gaur egun ROBOTIKER Teknologi Zentroak okupatzen duen nabea atontzeko (Zamudioko BZTPn).

Zentroa lanean hasiko da lehen proiektua gauzatzen hasten denean eta uste da instalazioak 2015eko ekainerako egongo direla martxan.

Partekatu

Beste berri batzuk