AISIATEKen Futbol eta Golf txapelketak egin dira ekaina eta uztailean

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko aisialdi elkarteak, AISIATEKek antolatuta, Futbol 7 eta Golf txapelketak egin dira ekaina eta uztaila bitartean.

Futbolari dagokionez, 330 lagunez osatutako 22 taldek hartu zuten parte lehiaketan, Parkeko 15 enpresetako taldeak, izan ere enpresa batzuek talde bat baino gehiago osatu baitzuten, hala nola Ingeteam, 4 talde, edota ITP eta Tecnalia, hiruna talde. Ekainaren 5ean hasi eta uztailaren 5ean amaitu zen lehiaketan, guztira 76 partida jokatu dira, astelehenetik ostegunera 4 partida egunero.

ITP izan da futbol txapelketako garailea, bigarren urtez jarraian, eta Ingetronics berriz finalista.

Golf txapelketari dagokionean, uztailaren 6an jokatu zen Artxanda Golf klubean. Parkean lan egiten duten 80 pertsonak hartu zuten parte lehiaketan. Emakumezkoen kategoria bakarrean, Carmen Andrés Izquierdo izan zen garaile; gizonezkoen lehen kategorian Aitor Barrondo eta bigarren kategorian Eduardo Ignacio Vallejok lortu zuten garaipena.

Partekatu

Beste berri batzuk