Aisiateken Herri Lasterketa maiatzaren 1ean egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

  • Aurten Run for Parkinson’s ekimenarekin bat egin du “Aisiatek+1” herri lasterketak, korrikalariek egingo dituzten kilometroen ekarpena eginez.
  • Ehundaka korrikalari biltzen dituen probaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa eta Carlos Adan atletak hartuko du parte, antolatzaileek gonbidatuta.

Datorren maiatzaren lehen egunean egingo da Aisiatek Elkarteak antolatutako Herri Lasterketa Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Zortzigarren ediziora iritsi den probaren barruan, aurreko urteetan bezala, hainbat lasterketa modalitate egingo dira: Herri Lasterketa, Bizkaiko Errepide Lasterketa, Euskadiko Egokitutako Kross laburra eta luzea, Herri Lasterketa Patinetan eta Umeen Lasterketa.

Aurten, Aisiateken Run for Parkinson’s ekimenarekin lotu du Herri Lasterketa, “Aisiatek+1” izena hartuz. Ekimen hau 2010.urtean sortu zen, Parkinson gaisotasunaren inguruan herritarrak sensibilizatu eta kontzientzatzeko, lasterketaren bidez. Ekimen honekin bat egiten duten mundu osoko lasterketetan, korrikalari bakoitzak egiten dituen kilometroak gehitu egiten dira. 2013.urteko helburua honako hau da: apirila eta maiatzean, mundu osoko 100 hiri eta 50.000 korrikalaritik gora mobilizatzea. Honenbestez, maiatzaren lehen egunean Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo diren kilometro guztien ekarpena egingo du Aisiatek+1 lasterketak Run for Parkinson’s ekimenerako.

Kilometroez gain, inskripzio bakoitzeko euro bat emango dio Aisiatekek ASPARBI, Bizkaiko Parkinson Elkarteari.

Carlos Adan, atleta izango da aurten Herri Lasteketaren gonbidatua, Kross txapeldun izandakoa, munduko hainbat kross txapelketatan parte hartutakoa eta 32 aldiz internazionala izandakoa.

Herri Lasterketan parte hartzeko izena-emateak www.aisiatek.net web gunearen bidez egin behar dira.

Partekatu

Beste berri batzuk