Aisiateken “Jakintzaren bidea” ibilaldia urriaren 21ean egingo da

Bizkaia

  • Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lotzen dituen ibilaldia edozein adinetako pertsonei zuzenduta dago.

Urriaren 21ean, igandez, egingo da Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lotzen dituen “Jakintzaren bidea” ibilaldia. Aurten bere 6.edizioa izango duen ibilaldiak ia 20 kilometroko luzera du, gutxi gora behera 4 ordutan egin daitekeena.

Goizeko 09:30etan hasiko da ibilaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Leioa-Erandio kanpuseko polikiroldegian; Akarlanda parketik eta Berriaga menditik pasatu ondoren, parte-hartzaileak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera iritsiko dira, eraikin nagusiaren aurrean izango da helmuga.

Aisiatek elkarteak eta UPV/EHUk antolatutako ibilaldian izena emateko epea urriaren 8tik 19ra izango da.

Informazioa eta izena ematea: www.aisiatek.net

Partekatu

Beste berri batzuk