Aisiateken “Jakintzaren bidea” ibilaldia urriaren 6an egingo da

Bizkaia

  • Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lotzen dituen ibilaldia edozein adinetako pertsonei zuzenduta dago.

Urriaren 6an, igandez, egingo da Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lotzen dituen “Jakintzaren bidea” ibilaldia. Aurten bere 7.edizioa izango duen ibilaldiak 17 kilometroko luzera du.

Goizeko 09:30etan hasiko da ibilaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Leioa-Erandio kanpuseko polikiroldegian; Akarlanda parketik eta Berriaga menditik pasatu ondoren, parte-hartzaileak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera iritsiko dira, eraikin nagusiaren aurrean izango da helmuga.

Informazioa eta izena ematea: www.kirolak-bizkaia.ehu.es

Partekatu

Beste berri batzuk