Aitziber López-Cortajarena biomaGUNE IKZko ikertzailea Zientzien Errege Akademian sartu zen
Aitziber López-Cortajarena, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa eta katedraduna CIC biomaGUNE Ikerketa Kooperatiboko Zentroan, Espainiako Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako (RAC) Fisika eta Kimika ataleko akademiko izendatu dute
Zientzia Matematiko, Fisiko, Kimiko, Geologiko eta Biologikoen eta horien aplikazioen azterketa eta ikerketa sustatzea da RACen misioa, baita kultura zientifikoa zabaltzea ere. Bere eginkizun nagusietako bat da Gobernuari aholku ematea bere eskumeneko gaietan, bereziki herrialdearen garapen zientifikoan eta teknologikoan eragina izan dezaketen politika zientifikoarekin zerikusia dutenetan.
López-Cortajarenaren arabera: «Hain garrantzitsua den erakunde bateko kide izateko aukeratua izan izana aitorpen handia da niretzat, nazio mailan lor daitekeen handienetako bat. Ohore handia eta lorpen profesional garrantzitsua da». Akademiako kide izateak aukera ematen du bere xedeari lehen eskutik laguntzeko eta herrialdean zientziaren ikerketa eta garapena sustatzen laguntzeko. «Niretzat oso garrantzitsua da gure laborategian egiten dugun zientziaz haragoko eragina izatea. Akademiako kide izateak aukera ematen du, halaber, arlo horietan lan egiteko herrialdeko ikerketan diharduten pertsona garrantzitsuenetako batzuekin, eta haiengandik guztiengandik ikasteko, bai eta Akademiak hartzen dituen zientzia-arloen artean ezagutzak trukatzeko ere».
Esperientzia handiko eta ibilbide nabarmeneko ikertzaileek ematen dute aitorpen hori; izan ere, akademiak berak proposatzen eta bozkatzen ditu Akademian sartu berriak. «Harrotasun handia da nire ibilbidea eta nire taldeak garatutako ikerketa nire eremuko erreferentetzat hartu izana, non kimikatik eta fisikatik hurbilketak erabiltzen ditugun propietate espezifikoak dituzten sistema biologikoak ulertzeko eta diseinatzeko eta biomedikuntzan eta teknologian aplikatzeko», erantsi zuen.
Ikerbasqueko ikerketa-irakasleak eskerrak eman nahi dizkit nire karreran laguntza profesionala eta pertsonala eman didaten pertsona guztiei, eta horri esker lortu ditut lorpen eta sari hauek. Hori pertsona askoren lanaren emaitza da, bereziki nire mentoreena, urte hauetan zehar nire ikerketa-taldeetan lan egin duten pertsonena eta lan egiteko aukera izan dudan laguntzaile guztiena».