AJL OPHTHALMIC S.A. enpresak ameriketako ADDITION TECHNOLOGY Inc. (INTACS) konpainiaren % 100 erosi du
- Arabako Parke Teknologikoan dagoen A.J.L. OPHTHALMIC S.A. enpresak oftalmologiarako inplanteak fabrikatzen ditu, eta Ameriketako ADDITION TECHNOLOGY INC. konpainiaren % 100 erosi du. ADDITION TECHNOLOGY INC. konpainia da Droga eta Elikagaien Administrazioak Ameriketako Estatu Batuetan onartutako enpresa bakarra, keratokonoaren kirurgiarako kornea barruko eraztunak fabrikatzeko eta merkaturatzeko, eta, gainera, erabilera oftalmologikoko beste produktu batzuk ere banatzen ditu mundu osoko 60 herrialdeetan baino gehiagotan.
Keratokonoa begi-gaixotasun progresiboa da, eta haren eboluzioak begiko kanpo-geruza gardenean, kornean, alegia, itxuragabetasun koniko irregular bat eragiten du, eta, horrenbestez, gaixoaren ikuste-kalitatea okertzen du.
Historikoki, gaixotasunari tratamendu ezberdinak eman zaizkio, ukipen-lenteetatik hasita, hasierako faseetan, kornearen transplanteraino, kasurik larrienetan. Gaur egun, gaixotasunaren detektatze goiztiarrari esker, keratokonoaren egonkortzea, edo ikuste-kalitatearen hobetzea, kornea barruko eraztunak ezarrita konpontzen da: kirurgia oftalmologiko azkarra, erraza eta itzulgarria.
AJL enpresaren erronka berria lehena izatea da arlo hauetan: kornea barruko eraztunen fabrikazioa, i+G, eta merkaturatzea; helburu horretarako, kirurgia-adituen laguntza zientifikoa eta klinikoa izango du. Ildo beretik, adituen helburua nomograma berriak garatzea izango da, kornea-itxuragabetasun mota ezberdinak behar bezala identifikatu eta karakterizatu eta gero, segmentu edo eraztun horiek ezartzearen bitartez erabat aurreikus daitezkeen emaitza kirurgikoak lortzeko.
AJL enpresak 20 urte daramatza oftalmologiarako inplanteen sorta oso bat fabrikatzen; azpimarratzekoak dira kataraten kirurgian kristalinoa ordezkatzeko begi barruko lenteak, glaukomarako lenteak, erretinaren kirurgiarako silikonazko olioa, edo i+G sailean planifikatutako beste batzuk, oftalmologo ospetsuen beharretatik abiatuta, aplikazio ezberdinetarako.
Konpainia nazioartean sartzea, lehenagoko eta ATIk ezarritako banaketa-bideen bitartez, aukera paregabea da AJL enpresako produktuak mundu osoan banatzeko; izan ere, oso ondo baloratuta dago tokiko fabrikazioa, oso prezio lehiakorrak eta Egiaztatutako Europako Erakundeen araututako kalitate-estandarrak ditu eta.
D. AJL enpresak sinatzen du ikusmenaren etorkizuna.