Aldundiak mugikorrerako aplikazio bat aurkeztu du, zeinak Araban birziklapena hobetzeko eta kontzientzia harrarazteko balioko baitu

Araba

‘InfoRecikla.eus’ app berriak —web orriko bertsioa ere badauka—etxeko hondakinak bereizteko orduan sortzen diren zalantzak argituko ditu, eta garbigune, puntu berde mugikor eta berrerabiltzekoen edukiontzietarako biderik laburrena zein den erakutsiko du

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak nabarmendu duenez, “gure birziklatze ohituretan aurrera egitea premiazko beharra da”, eta gogorarazi du edukiontzi grisean oker uzten diren hondakinen zifrak “kezkagarriak” direla

315ec632-3cac-4340-943d-2507eaee7478Gaur goizean, Arabako Foru Aldundiak tresna digital berri bat aurkeztu du, birziklatzearen alde kontzientziatzeko eta Araban etxeko hondakinak hobeto bereizteko balioko duena. ‘InfoRecikla.eus’-ek bi bertsio izango ditu —mugikorrerako appa eta ordenagailurako web orria—, eta erabiltzaileentzat lagungarri izango da hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota behar duten jakiteko, era erraz batean.

Aztes enpresak, BICAraba-etan Arabako Parke Teknologikoan kokatuta, garatuta halaber, tresna digital berriak hondakinak bereizten eta sailkatzen ere lagunduko digu, zalantzak argitzeaz gain, puntu berde mugikorraren ordutegiaren berri emango digulako, eta gailua dagoen tokitik garbigune edo berrerabiltzekoen edukiontzi zurietara joateko biderik laburrena zein den ere esango digulako.

Tresnaren aurkezpenean izan da Josean Galera Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua, eta birziklatze ohiturak hobetzera animatu du herritarrak.

Izan ere, Josean Galerak emandako datuen arabera, “gure birziklatze ohituretan aurrera egitea premiazko beharra da”. Hain zuzen, “Gainerako hondakinen edukiontzira —edukiontzi grisa— botatzen ditugun hondakinen erdiak organikoak dira, eta edukiontzi marroira bota litezke, gero konpost bihurtzeko .Era berean, edukiontzi grisera botatzen dugunaren % 18 ontziak dira, zeinek edukiontzi horian egon beharko luketen. Paperari eta kartoiari dagozkien zifrak ere antzekoak dira: edukiontzi griseko hondakinen % 14k edukiontzi urdinean egon beharko luke. Oker gutxixeago egiten da beirarekin: edukiontzi griseko hondakinen % 5 inguru izan ohi da beira”, argitu du Galerak, eta kezkagarritzat jo ditu zifra horiek.

“Denok daukagu aukera nork bere harri koskorra ekartzeko klima aldaketa leundu dadin, gure ur masen kutsadura saihestu dadin, gure ingurunea babestu eta onik zaindu dadin… eta ziur nago aplikazio honek arabarrei ekarpen hori egiten lagundu ahal izango diela”, esan du Galerak, amaitzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk