Alemaniako eta Amerikako zenbait enpresa, Bizkaiko Parkeko enpresekin sinergiak bilatzen
Idahoko (AEB) misio komertzial bat heldu da Bizkaira, batetik, lurraldeko enpresa- eta berrikuntza-ekosistema ezagutzeko, eta, bestetik, euskal enpresekin loturak estutzeko
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera ere hurbildu dira bisitariak, bertako garapena sakonki ezagutzeko. Bestalde, zenbait enpresa ezagutzeko aukera izan dute, Artinvet esaterako, eta AFAZ zentroa bisitatu dute UPV/EHUren eskutik
Profil anitzeko –hala nola aeronautika eta industria farmazeutikoa– enpresen ordezkariek eta Boise Metro Chamber of Commerce merkataritza-ganberaren ordezkariek osatzen dute misio komertzial amerikarra.
Era berean, asteon, Alemaniako ETEen Elkarteko (BVMW) kide diren enpresen ordezkaritza gerturatu da Bizkaiko Parkera, SPRIren eskutik. Parkean, lan-saioak egin dituzte ordezkari instituzionalekin eta enpresaren munduko ordezkariekin. Azkenik, Bizkaiko Parkearen historiari, bertan kokatutako enpresei eta kudeaketa-ereduari buruzko aurkezpen batean parte hartzeaz gain, Parkeko enpresekin sinergiak sortzeko aukeran sakondu dute.