Aernnovak akziodunen egitura indartu du Towerbrook, Torreal eta Peninsula bazkide berriak sartuta

Aernnovak akziodunen egituran honako hauek sartuko dituela iragarri du: TowerBrook Capital LLP (TowerBrook”), inbertsioen kudeaketako nazioarteko konpainia; TORREAL, Espainiako inbertsio pribatuen konpainia handienetako bat, eta PENINSULA, Europa Hegoaldera bideratutako nazioarteko inbertsio-funtsa

IMG_1278Transakzioa gaur sinatu da eta Espainian, AEBn eta EBn araudi mailako eskakizunak egiaztatu ondoren, gutxi gorabehera sei hilabetetan itxiko dela espero da.

Aernnovako presidenteak, Iñaki López Gandáseguik, konpainiako alboko CEO Pedro Fuentek eta Aernnovako Batzorde Exekutiboko beste kide batzuek eta zuzendaritza-taldeak bezalaxe, partaidetza adierazgarria izango du akziodunen taldean, eta horrek proiektuaren kudeaketa orain arte egin den bezala mantenduko dela ziurtatzen du.

López Gandáseguiren zuzendaritzapean, konpainiak aeronautikaren merkatuan posizio oso aitortua sendotu du TIER 1 hornitzaile orokor gisa, harreman komertzialak eta bezeroen zorroa dibertsifikatuta. Ildo horretan, 2017ko otsailean Brek Manufacturing Amerikako konpainia erosi izanak AERNNOVA AEBn indarrez finkatu du; hain zuzen ere, garrantzi handiko merkatua da sektore aeroespazialean.

Inbertsiogile berriek, TowerBrook buru dela, AERNNOVAri finantza-baliabide garrantzitsuak, esperientzia eta lotura industrial handiak eskaintzen dizkie, eta hala, enpresa aeronautikorako eta zuzendaritza talderako bazkide ezin hobeak dira.

TowerBrookek mundu mailako presentzia du; bulego nagusiak Londresen eta NewYorken ditu, eta iaztik, tokiko bulegoa Madrilen. Finantza-baliabide garrantzitsuak eskaintzen ditu eta Aernnovak jarduten duen sektorean esperientzia zabala duen taldea.

AERNNOVAn inbertitzea izango da TowerBrookek Espainian egingo duen lehen eragiketa.

Torreal Espainiako inbertsiogile pribatu nagusietako bat da eta sektore industrial estrategikoetan (hala nola aeroespazialean) duen ospe onak AERNNOVAren posizioa hobetzen lagunduko du, bai tokian bertan, bai nazioartean.

AERNNOVAko presidentea, Iñaki López Gandásegui, gustura agertu da lortutako akordioarekin: “Towerbrook, Torreal eta Peninsula akziodunen taldera biltzea estimulu gehigarria da sektore aeronautikoan lider gisa finkatzeko. Lidergo hori orain arte gure bazkide izan den Springwaterri ere eskertu behar diogu; izan ere, Arabako enpresa gisa nazioarteko ikuspegiarekin planteatu dugun apustua baita AERNNOVA sortu zenetik.

Bestalde, Ramez Sousou-k, TowerBrook-eko sortzailekide eta CEO-kideak honakoa adiearzi du: “Iñakiren ikuspegi estrategikoak AERNNOVA sektorean posizio onenetakoa duen enpresa izatera eraman du. Enpresak merkatuan dituen aukerak handiak dira eta AERNNOVAri eta taldeari helburuak lortzen laguntzea espero dugu. Bestalde, oso pozik gaude proiektu honetan Torreal eta Peninsularekin batera parte hartzeaz, biak errespetu handia sortzen duten inbertsiogileak baitira”.

Torrealetik adierazi dutenez, “guretzat oso pozgarria da AERNNOVA sektoreko lider bihurtzen laguntzea. AERNNOVAren esperientzia, izen ona eta egiten jakitea helburua lortzeko aliatu ezin hobeak dira”.

Javier de la Ricak, Peninsulako kontseiluko kideak, adierazi duenez, “AERNNOVA Espainiako sektore industrialean arrakasta handieneko hazkunde-istorioetako bat da. Oso pozik gaude Iñakirekin eta gainerako talde kudeatzailearekin bazkide bihurtu garelako eta konpainiaren garapenean lagunduko dugulako. Guretzat plazera da TowerBrook eta Torrealen neurriko izen oneko inbertsiogileekin lan egiten hastea.

Akziodun saltzaileek Citi izan dute eragiketaren finantza-aholkulari gisa.