Alestisek 4,5 milioi inbertituko ditu Gasteizen duen planta bikaintasun industrialeko zentro bihurtzeko

Araba

Proyecto VitoriaAlestis Aerospacek bere Plan Estrategikoa aurkeztu du ekoizpen-zentroa gauzatzeko Gasteizen. Aipatutako ibilbide-orriak 2015-2016 epealdian egin beharreko ekintza guztiak jasotzen ditu, Alestis Aerospacek Gasteizen dituen instalazioak bikaintasun industrialeko zentro bihurtzeko 4,5 milioi euroko inbertsioarekin. Planaren helburu nagusia da Gasteizko ekoizpen-zentroa benetan prest egotea eskakizun teknologiko eta industrialei aurre egiteko; besteak beste, A350 XWB hegazkinaren etorkizuneko kadentzien entregari eta baita bertan kokatutako hainbat programen kadentziari ere: A380, A320, B777, ERJ 190, C-295 eta Legacy, 204 pertsonei lana ematen dietenak.

Modu horretan, Alestis Aerospacek 5.000 metro koadro baino gehiago gehitu dizkio Arabako Teknologia Parkean duen azalerari, non 3.200 metro koadroko lan-zentroa baitu. Eskuratze horri esker, Jundizeko jarduera zein langile guztiak instalazio modernoagoetara lekualdatu dira, Transformazio Metaliko, Gainazaleko Tratamendu eta Ekipamendu Metalikoko Prozesuak zentro bakarrean biltzeko. Hala, martxan jarritako Plan Estrategikoak errentagarritasun handiagoa emango dio konpainiari, produktibitatea nahiz kalitatea hobetuko ditu, prozesuak estandarizatuko, eta programa guztiak bezeroari gehiago hurbilduko zaizkio. “Alestis Aerospacek apustu garbia egin du Gasteizko instalazioen alde. Alegia, teknologia berriei eta lanaren antolaketa berriei esker, are hobeak izatearen alde”, baieztatu zuen Eragiketetako zuzendari Jesús Espinosak, instalazioetako zuzendari Iñaki Gonzalezekin batera Gasteizko proiektua langileei aurkeztu zienean instalazio berrietan.

Alestis Aerospace enpresa aeronautikoak Tier 1 ziurtapena du, eta haren bezeroen artean daude Airbus, Boeing eta Embraer. Ondorioz, Alestis Aerospace gai da aeroegitura handiak garatu eta fabrikatzeko prozesuari berme osoz aurre egiteko. Alestis Aerospacek 6 instalazio ditu Cádizen (2), Sevillan (2), Gasteizen eta Brasilen. Horrez gain, kudeaketa eta ikerketako 2 zentro ere baditu: Madrilen bata; eta Sevillan bestea, egoitza nagusiarekin batera. Guztira 1.500 pertsona dihardute lanean.

Partekatu

Beste berri batzuk