Alex Belaustegui, TECNALIAko lehendakari berria
Alex Belaustegui, Ingeteam-en izenean, TECNALIA ikerketa-zentroko lehendakari hautatu dute, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egindako Patronatuan. Belaustegi 2016. urteaz geroztik zentroko lehendakariordea izan da, eta datozen lau urteetarako karguari ekingo dio. Horrela, Emiliano López Atxurra ordezkatuko du, zeinak bere agintaldia amaitu du
Izendapenean, Belausteguik adierazi duenez, “Ingeteam Taldetik ilusioz eta erantzukizunez onartzen dugu TECNALIAaren lehendakaritza. Erronka handia dugu aurrean: gure herrialdearen garapen teknologiko eta industrialari laguntzea guztiontzat oso zailak diren une hauetan. Laguntzeko garaia da eta TECNALIAk gure enpresen arazoei irtenbideak emateko unea; eta, inoiz baino gehiago, I+G+Bn inbersioa palanka modura erabiltzen jarraitu behar da, gure Gizartearen BPGaren hazkunde bihurtzeko modu iraunkor batean”.
Industria-ingeniari elektrikoa da eta nazioarteko MBA bat du. EEEn (Energiaren Euskal Erakundea) eta SENER ingeniaritzan egin zuen lan. Gaur egun, Ingeteam-eko Garapen Korporatiboko zuzendaria da, non 2002an ekin zion bere ibilbide profesionalari Lehendakaritzako Staff gisa eta Ingeteam Taldeko I+G Batzordeko kide gisa. 2004an, Indar Electric-eko sektore eolikorako Produktuen Arduradun tekniko gisa hasi zen lanean, eta, azkenean Taldearen barruan, Head Division Indar-eko CEO izendatu zuten.
Patronatu berria
Gaurko bileran Patronatu berria ere izendatu dute, eta honela geratu da:
PATRONO BAZKIDEAK:
ACLARA METERS SL, Pedro Urteaga Septién; AERNNOVA AEROSPACE SAU, Hipólito Suárez Gutiérrez; ARTECHE CENTRO DE TECNOLOGÍA AIE; Roberto Ortiz de Zarate; CEMENTOS LEMONA SA, María Elena Guede Vázquez; CIE AUTOMOTIVE SA, Jose Manuel Esmoris Esmoris; CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES SA (CAF), Imanol Iturrioz Villalba; EPTISA CINSA INGENIERÍA Y CALIDAD SA, Jesús Gonzalo García Alonso; EUSKALTEL SA, Xabier Iturbe Otaegui; FAGOR EDERLAN SCOOP, Juan María Palencia Fernández; FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE ASOCIACIÓN DE FUNDIDORES, Marcial Alzaga; GESTAMP AUTOMOCIÓN SA, Maria José Armendáriz; GRUPO IGUALMEQUISA SA, Nicolás Guerra; CEMENTOS REZOLA – HEIDELBERGCEMENT GROUP, José María Echarri; IBARMIA INNOVATEK SLU, Koldo Arandia; IBERDROLA SA, Izaskun Rica; IBERMÁTICA SA, Juan Ignacio Sanz; INGETEAM SA, Alex Belaustegi; IRIZAR SCOOP, Rafael Sterling; KUTXABANK SA, Fernando Irigoyen; PETRÓLEOS DEL NORTE SA (PETRONOR), Matilde García Echevarría; SIEMENS GAMESA RENEWABLE ENERGY INNOVATION & TECHNOLOGY SL, Antonio José de la Torre Quiralte; VELATIA SL, Alejandro Ormazabal; VICINAY CADENAS SA, Jesús Navas; VIUDA DE SAINZ SA, Pedro Sainz; ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGÍA SL, Covadonga Coca.
PATRONO INSTITUZIONALAK:
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA,, Raül Blanco; EUSKO JAURLARITZA, Estíbaliz Hernáez, Alberto Fernández, Alexander Arriola, Iñaki Aldekogarai, Adolfo Morais, María Aguirre Rueda; ARABAKO FORU ALDUNDIA, Javier Hernando; BIZKAIKO FORU ALDUNDIA, Joseba Mariezkurrena; GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, Jon Gurrutxaga; EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA, José Luis Martín González.
PATRONO IZENDATUAK:
José Maria Mato de la Paz (Ezagutzaren Komunitateko Patronoa); Jon Azua Mendia; Manuel Salaverria Monfort; Josep Maria Martorell Rodon; Carlos de Palacio Oriol; Ivan Martén Uliarte; Marieta del Rivero Bermejo; Miguel Ángel Morell Fuertes.
PATRONO OSOAK:
BILBOKO UDALA, Iosu Madariaga; DONOSTIAKO UDALA, Eneko Goia Laso; GASTEIZKO UDALA, Igor Salazar Ochoa; ADEGI, Patxi Sasigain; CEBEK, Iñaki Garcinuño; SEA – ARABAKO ENPRESARIAK, Pascal Gómez.
TECNALIAri buruz
TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da, Europan erreferentea eta BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) kidea. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 aditu ditu, teknologia BPG bihurtzera bideratuak, gizakion bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzat negozio-aukerak sortuz. Hauek dira jarduera-eremu nagusiak: eraldaketa digitala, fabrikazio aurreratua, energia-trantsizioa, mugikortasun jasangarria, hiri-ekosistema eta osasuna.