Alphabetek partekatutako auto zerbitzu berritzailea aurkeztu du Bizkaiko Parkeko enpresentzat

Bizkaia

Parkeko 8.162 langileek AlphaCity zerbitzua      ezagutzeko eta orduko euro batetik aurrera zenbait modelo, BMW i3      elektrikoa barne, erabiltzeko aukera izango dute

Sistemak, euren mugikortasun gastuen %25 arte      aurrezteko aukera eskaintzen die enpresei, eta alternatiba ezin hobea      bilakatzen da taxiaren eta kilometro bakoitzeko ordainketaren aurrean

 DSC_0049Alphabet, renting, flota kudeaketa eta mugikortasun korporatibo konpainia, auto partekatu korporatibo zerbitzu berritzailea ari da ezagutarazten Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko langileen artean: AlphaCity. Orduko euro batetik, MINI ibilgailua erabiliz, orduko 3 eurora, BMW i3 modelo elektrikoa erabiliz, enpresa Parkean lan egiten duten 8.162 langileek zerbitzu hori erabiltzeko aukera izango dute, maila pertsonalean eta profesionalean. Ibilgailuak ez zaizkio pertsona bakarrari esleituko, erabiltzaile bat baino gehiagoren esku egongo dira, une bakoitzean dituzten mugikortasun beharren arabera.

AlphaCity, euren mugikortasun gastuen %25 arte aurrezteko aukera eskainiko die Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresei eta, horrez gain, erabiltzaileari erosotasuna eskainiko dio, ibilgailuak eraikineko aparkalekuan egongo baitira, eta baita lasaitasuna ere, ibilgailu bakoitzak zerbitzu maila gorena baitu, erregaia, arrisku orotarako asegurua, errepideko laguntza eta eguneko 24 orduetan erabilgarri egongo den arretarako telefono zenbakia. Horrez gain, mugikortasun zerbitzu berritzaile horrek erabilera profesionala zein pertsonala izan dezake eta, ondorioz, alternatiba ezin hobea bilakatzen da taxiaren eta kilometro bakoitzeko ordainketa sistemaren aurrean.

Enpresa Parkeko 219 enpresek BMW eta MINI marketako autoz osatutako flota izango dute. Ibilgailu horiek enpresa eta langile guztien artean partekatu ahal izango dira, eta erabilera baino ez da ordaindu behar izango, inolako kostu finkorik gabe.

Alicia Gálvez Alphabeteko merkataritza eta marketin zuzendariaren iritziz, “AlphaCity, gure auto partekatu korporatibo produktua, alternatiba bikaina da, inolako zalantzarik gabe, enpresen mugikortasunerako, orain arte taxi edo kilometro bakoitzeko ordainketa bitartez egin ohi diren ibilbideetarako. Ez eragingo duen aurrezpenarengatik bakarrik, baita erosotasunarengatik eta erabiltzeko erraztasunarengatik ere. Horrez gain, oso zerbitzu erakargarria da langileentzat, goi mailako prestazioko ibilgailua izan baitezakete euren erabilera pertsonalerako, gozatutako denbora ordainduz, besterik ez”.

Alphabeti buruz: Alphabet enpresa, mugikortasuneko hornitzaile liderra da Europan. 1997an sortu zen, BMW taldeko dibisio gisa. Horrela, euren mugikortasun korporatiboa era ekonomikoan eta iraunkorrean kudeatzeko aukera eskaintzen die enpresei. Alphabetek ezagutza zabala eskuratu du floten kudeaketari eta rentingari dagokienez. Bere kartera zabalaren barruan aholkularitza eta finantzaketa daude, eta baita ibilgailu flotetara zuzendutako kudeaketa adimentsuko produktuak eta zerbitzuak ere. Alphabeten mugikortasun soluzioak behar korporatibo espezifikoei erantzuteko pertsonalizatzen dira. Une honetan, Alphabet Españak 42.000 auto eta ibilgailu komertzial baino gehiagoko marka anitzeko kartera kudeatzen du, merkatuko bosgarren lekua betez. Bere esperientzia eta teknologia aplikatuz, Alphabet aitzindaria da enpresei zuzendutako mugikortasun aurreratuko soluzioak sortzeko orduan: AlphaElectricek mugikortasun elektriko integraleko soluzioa eskaintzen du, eta AlphaCity ibilgailuen erabilera partekaturako aukera eraginkorra eta errentagarria da. Renting Malgua ere mugikortasunerako alternatiba bikaina da, egun batetik 60 hilabetera arte.

Informazio gehiagorako, bisita ezazu www.alphabet.com/es

Partekatu

Beste berri batzuk