IBERMÁTICA enpresako Ainhoa Mutiloak irabazi du “Erronka bat Parkearentzat” saria

Gipuzkoa

Parkea, enpresak eta bertako langileak hobetzeko ideiarik onena saritzen du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen ekimenak

PARKE-148Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza-ekimenaren hirugarren edizioak badu irabazlea: Ainhoa Mutiloa, Ibermática enpresako langilea, “Musika jaialdia Parkean” ideia aurkeztu zuena.

Parkeko instalazioetan musika-jaialdia egitea proposatzen du irabazleak, eta bertan langileak parte-hartzea. Haren hitzetan, “Musikak pertsonak batzen ditu. Parkeko langileak protagonista dituen ekitaldi musikala antolatzea da ideia”.

Orain, behin ideia hautatuta, Parkeak proposamen irabazlea gauzatuko du 2017an, eta, dudarik gabe, arrakastatsua izango da.

Parkeko eraikin nagusian egindako galan jaso zuen irabazleak saria. Aurtengo parte-hartzaileak eta enpresetako ordezkariak bertaratu ziren ekitaldira.

Partekatu

Beste berri batzuk