Amaia Abandak (Tecnalia) irabazi du Gladys Sariaren III. edizioa

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Gladys Sariak emakume gazteek ingurune digitalean egindako ibilbidea saritu eta emakumezko erreferenteen proiekzioa bultzatu nahi du

Sari banaketa irailaren 26an izango da UPV/EHUko Informatika Fakultatean

Epaimahaiak Abandaren diziplinartekotasuna, emakumeak teknologian duen papera sustatzeko gogoa eta etorkizuneko proiektuekiko ilusioa baloratu ditu

Amaia Abandak (Donostia, 1989) jasoko du III. Gladys saria. Epaimahaiak irabazlearen diziplinartekotasuna nabarmendu nahi izan du; izan ere, prestakuntza matematikoa izan arren, bere interesak, prestakuntza osagarria eta jarduera informatikaren arlora bideratu ditu.

Informatikara bideratutako matematika arlo profesionalean

Amaia Abanda Donostian jaio zen 1989an. Bere ibilbide akademikoari dagokionez, Matematikan graduatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). Ondoren, Ingeniaritza Konputazionala eta Sistema Adimendunak masterra egin zuen UPV/EHUko Informatika Fakultatean 2014-2015 urteetan. Azkenik, 2022an doktorego-tesia aurkeztu zuen, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Basque Center of Applied Mathematics (BCAM) eta Intelligent System Group (ISG) artean egina.

Gaur egun, Tecnalia ikerketa-zentroan egiten du lan, datu-zientziaren arloko ikertzaile gisa. Nabarmendu behar da egin zuen masterrean espedienterik onenaren saria eman zitzaiola, eta 2018an Adimen Artifizialerako Espainiako Elkartearen (CAEPIA) Kongresuan tesi-proiektu onenaren aipamena eman zitzaiola.

Ikertzailea izateaz gain, ekimen handiko emakumea da, eta azken urteotan lankidetzarekin, dibulgazioarekin eta genero-berdintasunarekin lotutako hainbat proiektutan parte hartu du.

Partekatu

Beste berri batzuk