“Ametsak nola egi bihurtu”, Running Miramon ekimenaren barruan

Gipuzkoa

Jardunaldia_running_ametsakGipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak joan den urrian abiarazitako Running Miramon ekimenaren barruan, gizakiaren egunerokotasunean ohikoak diren jokabide eta jarrerak mahai gainean jarri eta eztabaidan jartzeko jardunaldia egin da, “Ametsak nola egi bihurtu” goiburupean.

Jon Karla Liceaga, Running Miramoneko prestatzaile fisikoak gidatuta, gizakiaren erraietan zehar bidaia eginez, gogoetarako gakoak eman dira: nolakoa nahi dugun gure bizitza izatea, ze urrats eman behar ditugun hori lortzeko, nola lortuko dugun edota zeintzuk diren bidean aurkituko ditugun oztopoak. Hortik abiatuz, gizabanakoaren jarrerak duen garrantzia azpimarratu du, bizitzari buruz dugun ikuspegia erabakiko duena jarrera delako.

Liceagaren hitzetan, pertsona baikorrak gehiago eta hobeto bizi dira; norberarengan konfiantza izatea, besteen laguntza onartzea, ilusioa eta motibazioa izatea eta pozik egotea oinarrizko jarrerak dira hobeto bizi izateko.

Partekatu

Beste berri batzuk