Ángel Iglesias Ikusiren presidenteak, Berrikuntza eta Ekonomia Adimendunari Naider Saria jasoko du

Gipuzkoa

 

Sari honek Ángel Iglesiasen erronkaz, ahaleginez, hobetzeko grinaz eta lanaz betetako ibilbidea aintzatesten du

 

Ángel Iglesias, Ikusiren fundatzaile eta presidenteak bere enpresa ibilbide luzearen beste aintzatespen bat jaso du Naider Ekintza eta Konpromiso Saria jasotzean, Berrikuntza eta Ekonomia Adimendunaren modalitatean.

Sari honekin, Naiderrek, Eskualde Garapenerako Jarduera Berritzaileen Nodoak, Ángel Iglesiasen irudia nabarmendu nahi izan du, “euskal enpresari aitzatetsienetako bat. Ekintzaile handia, ikuspegi berritzaile paregabea duena, bere enpresa proiektu nagusia, Ikusi, sistema elektronikoen diseinu, ezarpen eta kudeaketan buru diren enpresen artean kokatzea lortu duena. Ikusi enpresak, bere ibilbidea Donostian hasi zuen, eta egun Europan, Amerikan eta Asian dago, 80 herrialde baino gehiagotako bezeroen beharrei erantzuten eta Komunikazioaren Teknologien merkatuan lehiakide global bihurtzeko apustua etengabe indartzen”.

Halaber, Naiderrek Ikusiren presidentearen ibilbide luzea aintzatetsi nahi izan du. “50 urtetik gorako ibilbidea, erronkaz, ahaleginez, hobetzeko grinaz eta lanez beteta; eta horietaz ondo ohartu dira bai komunitate zientifikoa bai enpresarena”.

Naider sariarekin batera zuzkidura ekonomiko bat ematen da Garapen Iraunkor eta Solidariorako Kooperazioaren Naider Fondotik. Zenbateko hori, osorik, kooperazio eta gizarte bazterketaren aurkako borroka proiektuetara bideratuko da.

Ikusiren presidentearekin batera, Naider saria eman zaie Juan López de Uralde Espainiako Greenpeace-en presidenteari eta Adela Cortina etikaren ekintzaileari, Zientzia Moral eta Etikoen Errege Akademian sartu den lehenengo emakumeari.

2010ean saritutakoez gain, orain arte Naiderrek sei pertsona aintzatetsi ditu bere Ekintza eta Konpromisoaren Sariekin: José Angel Cuerda (abokatua eta Gasteizko alkate ohia), Joseba Jauregizar (ingeniaria eta Tecnaliaren egungo zuzendari nagusia), Miguel Delibes de Castro (biologoa eta ikertzailea), Eduardo Anitua (zientzialaria eta BTIren zuzendaria), Karmele Llano (albaitaria eta ingurumen ekintzailea) eta Santiago Cirugeda (arkitektoa).

Naider, 2004an sortutako proiektu bat da. Esparru desberdinetako 40 profesionalek osatzen dute (ekonomistak, ingeniariak, abokatuak, soziologoak, ingurumen adituak, etab.). Naiderrek hainbat negozio linea ditu hiru jarduera esparrutan: Ingurumena eta Iraunkortasuna, Berrikuntza, Zientzia eta Teknologia; eta azkenik, Hiria, Gizartea eta Lurraldea. Naiderrek Bilbon du egoitza nagusia, eta Sevillan, Valladoliden eta Dortmund-en ere baditu lantaldeak.

Ekitaldia atzo, maiatzak 19, egin zen Bilbon Campos Eliseos Antzokian.

Partekatu

Beste berri batzuk