Angulas Aguinagak berrikuntzaren aldeko apustua egiaztatu du AZTIren patronatuan sartuta

Bizkaia

  • Bi erakundeek erreferenteak berrikuntzanelkarrekin lan egingo dute      itsasoko elikagaien industriari lotutako zenbait ikerketa-lerrotan.

 

  • Kontsumitzaileak      arrandegi modernoko produktuen aurrean zer jarrera duen aztertzera      bideratuko dira lantaldeen lehenengo ahaleginak.

 

logoAngulas Aguinaga AZTI zentro teknologikoaren patronatuaren parte izango da, bi erakundeek adostutako hitzarmen bati esker. Itsasoari lotutako elikagai-industrian ezagutza sortzea, berrikuntza eta garapena egitea eta industria hori indartzea da hitzarmenaren helburua.

Angulas Aguinagak eta AZTIk hitzarmen egonkor batekin zenbait urtez lan egin duten arren, aliantza berri hau abiapuntua da zenbait ikerketa-lerro sustatzeko, baliagarriak izango direnak elikagai seguruak sustatzeko, kontsumitzailearen osasunerako soluzio onuragarriak diseinatzeko eta prozesu jasangarriak garatzeko, eta, aldi berean, gai izango direnak proposatutako produktu guztietan nahi diren kualitate organoleptikoak eta testurak lortzeko.

“AZTIren Patronatuan parte hartzeak aukera emango digu berrikuntzan dugun esperientzia aberasteko, elikagai-sektoreko lider nagusietako baten lankidetzarekin. Plazera da AZTIren aditu-taldearekin ikastea eta lan egitea. Guretzat erronka handia da, eta oso pozik gaude proposatu diren proiektuekin”, adierazi du Ignacio Muñoz Calvok, Angulas Aguinagako CEOak.

AZTIKO zuzendari nagusi Rogelio Pozok, berriz, hau esan du: “Angulas Aguinaga Patronatuan sartzea oso albiste ona da Zentro osoarentzat; lankidetza honi esker, I+Gko proiektu berriak egin ahal izango ditugu elikagai-sektoreko konpainia berritzaileenetako batekin”.

AZTIren patronatuan sartzea Angulas Aguinagaren zuzendaritza-taldeak konpainiara sartu eta gero hartu duen lehenengo erabakietako bat da. Horrekin, beste behin ere erakutsi du konpromisoa duela erreferente bihurtzeko elikaduraren alorrean berrikuntzari lotutako guztian, bai bere jatorrian —Euskadin—, bai estatuan eta nazioartean.

Partekatu

Beste berri batzuk