Antxon Lopez Usoz, AFM Advanced Manufacturing Technologies elkarteko presidente aukeratu dute

Gipuzkoa

  • Gaur egin dute Makina-erreminten, osagaien, erreminten eta osagarrien Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearen Batzar Orokorra, Gipuzkoako Zientzia eta  Teknologia Parkeko Auditorioan.
  • DANOBATGROUP taldeko Berrikuntzako Zuzendaria aukeratu dute Elkarteko Presidente, Jose Ignacio Torrecillaren ordez.

Antxon López Usoz_AFMAntxon Lopez Usoz aukeratu dute gaur goizean makina-erreminten AFM Advanced Manufacturing Technologies Makina-erreminten, osagaien, erreminten eta osagarrien Fabrikatzaileen elkartearen lehendakari datozen bi urteetarako, elkarteak egin duen urteko batzarrean. Lopez Usoz Ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatearen bitartez, eta MBA (Master in Business Administration) masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean; Berrikuntzako Zuzendaria da DANOBATGROUP taldean, eta hortxe garatu du, hain zuzen ere, bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena. Aurrez, besteak beste, Danobat Railway Systems-eko IK4-Ideko Teknologia Zentroko Zuzendari Kudeatzaile eta Eroski Taldeko Kontseilari izandakoa da. Sektoreko elkartearen lehendakari berriak esperientzia handia dauka AFM elkartearen barruan ere, elkartearen kontseilaria izan baita azkeneko bederatzi urteetan eta Lehendakariordea azkeneko bi urteotan. Gainera, fabrikatzaileen CECIMO elkarte europarraren batzarkidea ere bada; AFM Europa mailako elkarte horretako kidea da 1962. urteaz geroztik.

AFMren batzar orokorrean, 2013ko emaitzak eta 2014ko ekitaldirako planak aurkeztu ondoren, “Gauzen Internetari” buruzko bi hitzaldi egin dira. Lehendabiziko hitzaldian, Mondragon Unibertsitateko Proiektuen Zuzendari eta irakasle Jesus Lizarragak, eguneroko bizimoduarekin lotuta, “Gauzen Internetaren” iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egin du. Guillermo Gil Tecnaliaren ICT-European Software Institute Dibisioko Zuzendariak “Gauzen Internetaren” industriarako aplikazioari buruz hitz egin du.

Batzarrean eta ondoren eskaini den koktelean egon dira, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Landa Garapeneko Diputatu Jon Peli Uriguen, SPRIko Zuzendari Nagusi Alex Arriola eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea.

Partekatu

Beste berri batzuk