APTE-k eta Tecparques-ek lankidetza hitzarmena sinatu dute espainiako eta portugalgo Parkeen eta hauen enpresen arteko harremanak bultzatzeko
Asociación de Parques Científicos y Tecnológicos de España (APTE) eta Associação Portuguesa de Parques de Ciência e Tecnologia (TECPARQUES) elkarteek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, elkarrekin zenbait jarduera egiteko, parkeen eta haiei atxikitako enpresen sustapena egiten duten bi elkarteen artean, bai Portugalen eta bai Espainian kokatuta.
APTE, 25/01/2012
Hitzarmenean aurreikusitako jardueren artean, Topaketa Iberiarrak sustatzea dago eta Latinoamerikako parkeetara zabaltzea; herrialde bietan enpresa softlanding izenenekoa bultzatzea, eta ondoko herrialdean elkarte bakoitzaren antena teknologiko bat eratzea. Hauek dira hitzarmenean bi herrialdeen arteko harremanak indartzeko eta nazioartekotzea bultzatzeko proposatu diren neurrietako batzuk.
Topaketa Iberiarrak APTE eta TECPARQUESen arteko ekimena dira, 2002. urtean sortu zena Espainia eta Portugalgo zientzia eta teknologia parkeetan berrikuntza eta garapena bultzatzeko. Jardunaldi horietan herrialde bietan dauden politikak, finantzazio neurriak eta enpresak garatzeko aukerak aztertzen dira. Halaber, Madrilen Topaketa iberiarrean egin den azken edizioan, iazko urrian, egoera baliatu zen enpresa portugaldar eta espainiarren arteko transferentzia topaketa ere antolatzeko, haien nazioartekotzea bultzatzeko asmoz.
Topaketa Iberiarraren seigarren edizioa aurten PARKURBIS-en – Parque de Ciência e Tecnologia da Covilhã (Portugal)- izango da irailean, eta enpresa espainiar eta portugaldarren arteko transferentzia topaketa ere antolatuko da.
Akordioa, Felipe Romera-k, APTEren presidenteak sinatua, eta bere homologo portugaldarrak, Antonio Tavares-ek sinatua, Lisboako Protokoloa 2002an sinatzetik sortu zen, protokolo horren arabera elkarte biek konpromisoa hartu zuten baterako jarduerak bultzatzeko lankidetza mekanismoak martxan jartzeko, herrialdeen arteko hurbiltasun geografikoa kontuan izanda, bai kultura aldetik eta bai hizkuntza aldetik.
TECPARQUES – Associação Portuguesa de Parques de Ciência e Tecnologia
TECPARQUES 1999an eratu zen, baina jarduna 2001ean hasi zuen. APTE bezalaxe, irabazi asmorik gabeko elkartea da, zientzia eta teknologia parke portugaldarrak sustatu eta balioa emateko lan egiten du eta beste erakunde batzuekin batera aritzeko, eta hala enpresa ehuna modernizatzen du oinarri teknologikoa berrituta eta jakintza eskualdatuta. TECPARQUES-ek 13 parke elkartu dauzka eta ohorezko elkartu bat.
APTE – Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea (www.apte.org) 1988an eratu zen, irabazi asmorik gabeko elkarte gisa, xede nagusia izanik zientzia eta teknologia parkeen indartze eta zabaltzearen bidez, jarduera produktiboaren berritze eta dibertsifikazioan, aurrerapen teknologikoan eta ekonomia garapenean laguntzea. Gaur egun 81 parke kide dauzka Espainia guztian zehar banatuta. Horietako 49 parke bazkideak dira, hau da, guztiz operatiboak, eta gainerako 32 parkeak garapen prozesuan dauden parke afiliatuak dira. Parke kideek 2010ean 5.539 enpresa zeuzkaten guztira eta 21.475 milioi euro fakturatu zituzten. Enpresa hauek lana ematen diete 145.000 lagun eta gehiagori, eta horietatik 25.443 lagun I+G lanetan dabiltza.