APTE-k kide berria onartu du Lleidan egindako Batzar Orokorrean

Bizkaia

Lleidan egindako APTEren 2011ko lehen Batzar Orokorra otsailaren 15ean bukatu zen, elkarteko kide diren parkeetako ordezkarien partaidetzarekin, besteak beste Bizkaiko Teknologi Parkearen zuzendari Txaber Ouro eta Garaia Berrikuntza Guneko zuzendari Andoni Gartzia, eta bertako eta estatuko administrazioetako ordezkariak izan ziren bertan

Espainiako Parke Teknologikoen Elkartearen Batzar Orokor hau Lleidako alkateak eta egungo Parc Tecnològic i Agroamientari de Lleida delakoaren presidentea danak, Ángel Rosek, eta Lleidako Unibertsitatearen errektoreak eta Parkearen presidenteorde denak, Joan Viñasek, inauguratu zuten. Inaugurazio ekitaldian Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzako Teknologiaren Transferentzia eta Enpresaren Garapenerako zuzendari nagusia, Marta Segarra, eta APTEko presidentea, Felipe Romera ere izan ziren.

Asanblean elkartearekin zerikusi duten gai guztietaz hitzegin zen. Besteak beste, APTEren IX. Nazioarteko Konferentzia, apirilaren 27tik 29ra Sevillan, Cartuja Zientzia-Teknologi Parkean ospatuko denari buruz. Bederatzi garren nazioarteko konferentzia honen gai nagusia “ hiria ezagutzaren nodo gisa” izango da.

Lleidako Parc Tecnològic i Agroalimentari

APTE-ren asanblea berri hau Lleidako Parc Tecnológic i Agroalmientari delakoan ospatu da, 2005ean sortutako parkea Lleidako Unibertsitateari eta Udalari esker. Bertan garatzen den jarduera nagusia nekazal-elikagaietan oinarritzen da, ingurugiroa, energia berriztagarriak, Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak, osasuna edo bioteknologiari buruzko arloak ere jorratzen diren arren.

Asanblearen nobedeen artean bazkide berri bat sartu dela azpimarratu behar da. Orbital 40, Terrasako Parc Cientiífic i Tecnològic delakoa, hain zuzen ere. Teknopolis berri hau Terrasako Udalak, Leitat Technological Center-ek eta Kaluniako Unibertsitate Politeknikoak osotutako partzuergoaren ekimena da. Terrasako iparrean kokatua dago, Bartzelonako metropoliaren barnean, eta bere helburua lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala sustatzea da.

Bazkide berriarekin APTEk, honezkero, 80 kide ditu, euretariko 47 lanean dihardute eta beste 33ak egiten ari diren proiektuak dira.

Amaierako jardunaldiaren beste une azpimargarria Berrikuntzaren Estatuko Estrategiarako 2011ko nobedadeei buruzko hitzaldia izan zen, Margarita Segarrak zientzia eta Berrikuntza Ministeritzako Teknologiaren Trasnferentzia eta Enrpesaren Garapenerako zuzendari nagusiak eskeini zuena, honekin, asamblea nagusia bukatu zelarik.
APTE-k aurten, Berrikuntzaren Estatuko Estrategiari lagunduko dio 2011.ko jarduera-planan aurrikusita dauden jarduera eta ekintzen bidez.

Partekatu

Beste berri batzuk