Apte-k Teknologia Transferentziako Conitec Foroan parte hartu du

Araba

Joan den urriaren 20an eta 21ean bigarren Conitec Foroa egin zen Merkataritza Ganberen Goren Kontseiluan: teknologia transferentzia, berrikuntza eta enpresa lehiakortasuna izan dira gai nagusiak.


Malaga, 2011ko urriak 25.- Conitec Foroa Madrileko Erkidegoko Ekonomia, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeak inauguratu zuen, Eva Piera Rojo-k, eta hauek dira lagundu eta parte hartu zutenak, Madrileko Erkidegoa, Tüv Rheinland, EOI, Genoma España, Fundetec eta Madrileko Zientzia Parkea, eta beste batzuk ere bai, horien artean APTE.

Edizio honetan Conitec-ek 8 eztabaida mahai hartu zituen eta teknologia transferentziako 5 kasu praktiko, han landu dira, besteak beste, honako gai hauek: berrikuntza eta transferentzia prozesuen disfuntzioak, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza, ezagutza balioztatzea eta ekintzailetza Unibertsitatetik. Horiek guztiak gako dira berrikuntzan oinarritutako ekonomia lehiakorra garatzeko.

CONITEC Foroa amaitzeko mahai inguru bat egin zen “Ekintzaileak eta berritzaileak, Espainiako ekonomiaren katalizatzaileak” izenekoa, eta bertan eztabaidatu zen ekintzaileen sustapenaren bidez Berrikuntzako Estatuko Ekosistemaren lehiakortasuna indartzeko jarduera lerroei buruz.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak APTEren partaidetza bultzatu du topaketa honetan. Bultzada hori bi erakundeen artean sinatutako hitzarmenaren fruitua da; hitzarmen horrek Elkarteko zientzia eta teknologia parkeetan kokatutako erakundeen teknologia transferentzia eta nazioartekotzea bultzatzen du.

Partekatu

Beste berri batzuk