APTEk onlineko prestakuntza-plataforma zabaldu du osasun-krisiaren uneotan konpetentzia digitalak hobetu behar dituzten pertsona edo enpresa guztientzat

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

APTEFORMA da Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartearen (APTE) prestakuntzako gela digitala, pertsonen talentu digitalaren eta enpresen eraldaketa digitalaren alde egiten baitu

Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE) teknologia berriei buruzko edukietara bideratutako onlineko prestakuntza-plataforma ireki du, APTEFORMA izenekoa, osasun-krisiaren uneotan lan-eremuan teknologia berriak erabiltzearen alde eta konpetentzia digitalak hobetzeko asmoa duten pertsona eta/edo enpresa guztientzat.

APTEFORMA prestakuntzako eduki erakargarria, malgua eta doakoa biltzen duen plataforma da, APTEko kide den Zientzia eta Teknologia Parke batean dauden langile, enpresa eta erakundeei zuzenduta egoten da, baina gaurtik apirilaren amaierara arte, beste profesional eta enpresei ere zabalduko zaie, zientzia- eta teknologia-parke batean egon ez arren.

Gaur egun APTEFORMAn Espainia guztiko 52 zientzia- eta teknologia-parketan dauden 457 enpresa eta erakundeetako 1300 laguni baino gehiagori ematen zaio prestakuntza.

Egunotan, eraldaketa digitala ez dela aukerakoa, beharrezkoa dela egiaztatu ahal izan dugu, enpresa eta profesional askok ordu gutxian egokitu behar izan dute onlineko ingurunean lan egiteko modu berrira, eta egoera hori oztopo izan daiteke tresna digitalak erabiltzen ohituta ez dauden enpresa eta pertsonek jarduera normal garatzeko.

Hori dela eta, APTEk eskatzen duen ororen esku utziko du APTEFORMAko edukietarako sarbidea. Honako hauek daude eskuragarri bertan: bideo pilulak, prestakuntza pilulak, autoprestakuntzako ikastaroak, webinarrak, mooc, aztertzen ditugun gaitze-teknologiei buruzko gidak eta infografiak: oinarrizko konpetentzia digitalak, blockchain, adimen artifiziala, big data, 3D inprimaketa, zibersegurtasuna, Smart cities, 4.0 industria eta abar.

COVID-19k eragindako osasun-alertarekin ohartu bazarete digitalizazioa oraindik gainditu gabeko ikasgaia duzuela, 20 orduko autoprestakuntza-ikastaro hau gomendatzen dizuegu: “Enpresaren eraldaketa digitalerako konpetentzien oinarrizko kita”. Ikastaro horrek lagunduko dizue zer konpetentzia digital indartu behar dituzuen ikusarazten, eta konpetentzia digitalek asebete ditzaketen kezkak zein diren ere ikusiko duzu. Gainera, uneotan oso gauza garrantzitsua: telelana egiteko zer tresna digital izan ditzakezuen lagungarri. Gainera, hori amaitutakoan, diploma bat eskuratuko da, eta APTEk ziurtatuta egongo da.

Teknologia disruptiboei buruzko eduki hori guztia jaso nahi baduzu, erregistratu hemen.

 

Partekatu

Beste berri batzuk