Aptek Transfiere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Europako Lehen Foroan parte hartuko du
Foroa Malagako Azoka eta Biltzarren Jauregian egingo da otsailaren 8tik 9ra eta asteazken honetan aurkeztu da erakunde guztien laguntzarekin. Ezagutza akademikoaren sortzaileek beren ideiak trukatuko dituzte enpresa eta administrazioekin Espainian egingo den topaketa aktibo bakarrean.
‘Transfiere’, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Europako lehen Foroak otsailaren 8an eta 9an espazio bakarra eratuko du Espainian zientzia arloaren eta enpresa sektorearen artean lankidetza bultzatzeko. Unibertsitateek eta ikerketarako zentro publiko eta pribatuek beren ezagutza zientifikoa eskualdatuko diete enpresei eta I+G+b sektoreko eragile produktoreei.
‘Transfiere’-k bere sorrerarako oinarritzat hartzen du Zientziaren Lege berria eta ezagutzaren transferentziaren alde egiten du apustu, krisi garaian garapen ekonomikorako ernamuin izan dadin, eta hala, Espainiaren posizioa aurrera dadin Europako Berrikuntza Ekosisteman.
Ezagutza zientifikoa sustatzeaz gainera, enpresa sektoreak aukera izango du bere kezkak unibertsitateko komunitateari helarazteko, haien igurikipenak eta merkatuaren eskakizun errealak ezagutu ditzaten.
Ekitaldira doazenak sektore ekonomiko nagusienen ordezkari izango dira –nekazaritzako elikagaiak, energia, ingurumena, osasuna, azpiegiturak eta garraioak, telekomunikazioak eta turismoa eta zerbitzuak-; horietatik bertan daude zientifikoak eta teknologoak, eta enpresa sektoreko partaide nagusiak.
Topaketaren erdigunea networking espazio handi bat da eta han dihardute sektore bakoitzeko berrikuntzaren sustapen eragileek, eta bertan B2B erako topaketak egin ahal izango dituzte, aurrez aurre; ahoz komunikazioak eta proiektuak azaldu, beren ereduak erakusteko aldeetan erakutsi eta proiektuei buruzko tratua egin agendatik kanpoko topaketetarako zona sozial batean.
‘Transfiere’, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroa, ezagutzaren eta enpresa munduaren eragile nagusiek sustatzen dute, hauek dira: AMETIC, ANCES, Andalucía Tech, APTE, Malagako Udala, CTA, ETICOM, FEDIT, IASP, Andaluziako Junta, Málaga Valley, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, RETA eta UMA.