Ate irekien jardunaldia, Arabako Teknologia Parkean

Araba

Arabako Teknologia Parkeak ate irekien jardunaldia egingo du azaroaren 13an, igandean.


10:00etatik 14:00etara adin guztietako jendearentzako jarduerak egingo dira: Zientzia dibertigarriko tailerrak, teknologia berrien erakusketa, eta abar.

Aurtengoa Arabako Parkeko Ate Irekien Jardunaldiaren XIV. edizioa izango da.

Parkera azaroaren 13an, igandea, hurreratzen direnek, bertako enpresa eta zentro teknologia zentroak bisitatu ere egin ahal izango dute, jardunaldi hau dela eta irekiko baitituzte ateak: Del Valle Aguayo, Euskalmet eta CIC Energigune etxeek.

Goizean hasita txu-txu trenak parkea zeharkatuko du eta bisitariak eramango ditu enpresa eta teknologia zentro hauetara.

Parkera joan ahal izateko, doako autobusak izango dira Gasteiztik, 10:00etatik 14:00etara orduro; eta parketik Gasteizera 11:30etatik 16:00etara orduro.

Ate Irekien Jardunaldia aukera ezin hobea da teknologia parkean eta bertako enpresetan egiten den lana ezagutzeko; horrez gain ingurumen kalitate handiko inguru industriala erakusten da, teknologia berrietan, ikerketan, garapenean eta berrikuntzan oinarritutakoa.

Jardunaldi hau Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Astearen barruan sartzen da.

Aste hori da Euskadin zientzia, teknologia eta berrikuntza gizarteratzeko ekitaldirik nagusiena, kultura zientifikoa gizartean bultzatzeko eta gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk