APTEko kide diren parkeetan kokatutako 53 erakundek Genera 2012n hartu dute parte
Aurtengo Generan zientzia eta teknologia parkeen parte-hartzea %29a baino gehiago areagotu da, guztira parkeetan kokatutako 53 erakunde bertaratu direlarik.
APTE, 30/05/2012
Aurreikusitako jardunaldi teknikoen artean bat teknologiaren transferentzia energia berriztagarrian eta ingurumenean jorratzeko jardunaldia izan zen, Madri+d fundazioak antolatu eta APTEk lagundu zuena. Jardunaldian 260 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren, hauetatik 43 APTEko partaide diren parkeetan kokatuta daudelarik, hau da, alde biko topaketetan parte hartu zuten enpresen %16,4a Elkarteko kide diren parke zientifiko eta teknologikoetan daude kokatuta.
Azokan presentzia handiena izan duen sektorea Eguzki-Energia Fotovoltaikoa izan da (%19,6), ondoren Energia-Eraginkortasunarena (%12,5), Biomasa eta Hondakinak (%10,2), Baterako Sorkuntza (%7,5) eta Eguzki-Termikoa (%7,1)egon zirelarik. Beste sektore batzuk ere izan ziren ordezkatuak azokan, hala nola, energia geotermikoa, eolikoa, gasa, hidraulika, hidrogenoa eta erregaizko pila, mugikortasuna, zerbitzu energetikoak eta beste energia batzuk.