Aste honetan egin den APTEren Batzar Orokorrean Batzorde Exekutiboa berritu da, eta 15 kide ditu orain. Kudeaketarako talde berriak oinarrizko bost erronka ditu: parkeen ordezkaritza-lana sendotzea nola nazioan hala nazioartean; parkeen eredu ezberdinak kontuan hartzen dituen elkarte eredua taxutzea; parkeen sarean baliozko zerbitzuak sustatzea; ATPTE kokatzea I+G+B politika-esparru berrietan; eta informazio baliagarria sortzea.
Hauek dira Batzorde Exekutibo berria osatzen dutenak:
- Presidentea: Felipe Romera.
- Lehen presidenteordea: José Miguel Corres.
- Diruzaina: Francisco Negre.
- Idazkaria: Francesc Martos.
- Presidenteordeak: Itziar Martín, Josep M. Piqué, Luisa Pena, Joan Bellavista, José Luis Virumbrales, Francisco Mora, Txaber Ouro, Teresa Sáez, Antonio Verde, Bernardo Veira eta Miguel Ángel López.
2014-2020 epealdirako APTEk aurkeztu duen plan estrategikoa onetsi du Batzarrak, baita aurtengo kudeaketa-plana ere. Elkartearen plan estrategikoaren helburua da APTE erreferentziazko topagune izatea Espainiako berrikuntza-sistemako eragileentzat, eta sareko zerbitzuez hornitzea parkeak zein bertako inguruak.
Horrez guztiaz gain, APTEk zientzia- eta teknologia-parkeen 2014ko helbidetegi berria aurkeztu du paperean. Gida osatua da, gaztelaniaz eta ingelesez, eta bertan parkeei buruzko informazio guztia aurki daiteke: erakunde sustatzaileak, harremanetarako datuak, eskaintzen dituzten zerbitzuak, azpiegiturak, argazki-galeriak, etab.
Laster lineako bertsioa argitaratuko da, non parke bakoitzaren multimedia-edukirako estekak jasoko baitira: sare sozialak, txostenak, liburuxkak, eta askoz ere gehiago.