APTEren X. Nazioarteko Biltzarra

Araba

Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkartearen (APTE) X. Nazioarteko Biltzarrerako, Arabako Teknologi Parkeko hautagaitza onartu egin du aipatutako elkartearen batzar orokorrak joan den martxoaren 31n.

Biltzar honen hamargarren edizioa 2012an izango da, eta Arabako Parke Teknologikoan egingo da, Gasteiz Europako Hiri Berde izango den urtean; haren jarduera egitarauan eragile bizia da Parkea.

Nazioarteko Biltzarraren X. edizioa lotuta egongo da iraunkortasunari eta ekonomia berdeari, eta haren antolakuntzan babesa emango du Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak. Egitarau goi mailako bat prestatu gura da eta nazioko nahiz nazioarteko aditurik nabarmenenak bertan izango dira.

Partekatu

Beste berri batzuk