Araba, Bizkaia eta Donostiako Teknologi Parkeek igandean, azaroaren 15ean egingo dute Ate Irekien Eguna

Bizkaia

Azaroaren 15ean, igandez, Arabako, Bizkaiako eta Donostiako Teknologi Parkeek Ate Irekien Eguna egingo dute. Euskadiko Parke Teknologikoetan egiten den lana eta bertan kokatutako enpresak ezagutzeko aukera ezin hobea da Ate Irekien Eguna. Jolas, tailer, zientzia-gune eta jardun ezberdinen bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza gizartera hurbiltzea da Ate Irekien Egunaren helburu nagusia. Baita Teknologia Berriak, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzan oinarriturik, ingurumenarekin errespetagarria den eredu industrialaren adierazgarri garbia erakustea ere. Aurreko edizioetan bezala, Parke Teknologikoen Ate Irekien Eguna, Euskadiko Zientzia, Teknologia, Berrikuntza eta Kalitatearen Astean kokatzen da.

Arabako Teknologi Parkea

Arabako Teknologi Parkearen XII.Ate Irekien Eguna izango da 2009.ko azaroaren 15ekoa, izan ere bera izan baitzen Euskadin ekimen hori abiarazi zuen lehen Parkea. Goizeko 10etan irekiko ditu ateak Arabako Teknologi Parkeak eta 14:00 bitartean adin guztietarako jardunak izango dira bertan, besteak beste Zientzia dibertigarria tailerrak, Kalejira zientifikoa, Erakusketak, II Gazteen Ginkana “Teknologiaren Bila”.

Era berean, Arabako Teknologi Parkean kokatutako zenbait enpresa bisitatzeko aukera ere izango dute bertaratzen diren bisitariek. Hauek dira ateak irekiko dituzten enpresak: Del Valle Aguayo, Epsilon Euskadi, Euskalmet, Igoan Solar, Ikerlan, Laboratorium Sanitatis, Leia, PCI, Solum Photovoltaic. Goizeko lehen ordutik, bisitariek txu-txu trena erabili ahal izango dute Parkea ikusi eta enpresetara hurbiltzeko. Gaur egun 110etik gora dira Arabako Teknologi Parkean kokatutako enpresak eta bertan lan egiten duten pertsona kopurua berriz 3.000tik gorakoa da.

Teknologi Parkera bidaia errazteko, doako autobus zerbitzua egongo da Gasteiztik 10:00etan hasi eta 13:00 arte, orduro. Eta Parketik Gasteizera berriz, 11:30etan hasi eta 14:30 arte, orduro.

Bizkaiko Teknologi Parkea

X. edizioa izango du aurten Bizkaiko Teknologi Parkearen Ate Irekien Egunak. Goizeko 10etatik 14:00 bitartean, hainbat ekitaldi izango da bertan: haur eta gazteentzako Zientzia-Guneak, adin guztietarako tailer ezberdinak, Magia Ikuskizuna, Dantza, Musika, baita Kalejira Zientifikoa ere.

Bizkaiko Teknologi Parkea ikusteko, txu-txu trenak etengabeko ibilbidea egingo du goizeko lehen ordutik, eraikin nagustik abiatuz eta bisitariak, ateak irekiko dituzten enpresetara hurbilduz: Ingeteam, Gaiker, Robotiker, Neurotek eta Neikerrek irekiko dituzte ateak, bertan egiten den lana erakusteko. Egun 210 enpresa daude Bizkaiko Teknologi Parkean kokatuta eta 7 milatik gora pertsonak egiten du lan bertan.

Donostiako Teknologi Parkea

Miramon Erakusteko Egunaren hamargarren edizioa izango da 2009.ko azaroaren 15ekoa. Donostiako Teknologi Parkeak eta Zientziaren kutxaGuneak antolatuta, goizeko 11etan hasi eta 19:00 arte, familia osoari zuzendutako jarduerak antolatu dira. Zientziaren kutxaGunean haurrentzako tailerrak, zientzia ikuskizunak, animazioak, Planetariumera bisitaldiak eta Parkean kokatutako enpresen erakusketa egon dira.

Erakusketan parte hartuko duten enpresak honako hauek: Bic Gipuzkoa Berrilan, Euskaltel, Inasmet Tecnalia, i2BASQUE-Berril@b, Tecnolat, CEIT-Tecnun, Elkargi, Fatronik Tecnalia, Innobasque, Saludnova. Era berean, “Miramon: Natura, Teknologia eta Artea” izenburupean, Argazkigintza Digitalaren VI. Miramon Lehiaketa egingo da. 66 enpresa daude gaur egun Donostiako Parke Teknologikoan kokatuta eta 2.900 pertsonak egiten dute lan bertan.

Partekatu

Beste berri batzuk