Arabako Parke Teknologikoa: Aste Santuko eta San Prudentzioko kanpamentuak

Albisteak, Araba

Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena…

Arabako Parke Teknologikoak, Hazian Kultur Elkartearekin batera, Aste Santurako eta San Prudentziorako kanpamentuen edizio bat jarri du martxan Arabako Parke Teknologikoaren eraikin nagusian.

Programa hori 3 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta asteko bloke monografiko eta independente hauetan eskainiko da:

Aste Santua:

1go astea: apirilaren 6tik 8ra

2. astea: apirilaren 14tik 17ra

San Prudentzio:

 

apirilak 27, 29 eta 30

Ordutegia honako hau izango da: 09:00etatik 17:00etara; hala ere, aukera egongo da 08:00etan sartu eta 18:00etan irteteko.

Ordutegiak eta prezioak eranskinean daude.

Jarduera guztiak ikuspegi ludiko eta dibertigarriarekin egingo dira. Tailerrak, kirola, txangoak…

Kanpementuak hasi aurretik, informazio-bilera bat egingo da, garatuko diren jarduerak zehazteko.

Izena emateko epea martxoaren 9tik 20ra arte egongo da zabalik eta online egingo da hurrengo loturaren bidez.

Izen-ematea formalizatzeko urratsak eranskinean daude.

Edozein informazio gehigarri nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan hemen:

aisiuda@hazian.eus

Telf. 944 245 842 /945 010 055

ANIMA ZAITEZTE!

Eskola-oporrak ez daitezela arazo bat gehiago izan!

Zuen seme-alabak entretenitzeaz arduratuko gara!

Izan emateko formalizazioa

 

Partekatu

Beste berri batzuk