AMMMAk, osasun arreta integralerako diseinatutako espazioa, ateak irekitzen du

Albisteak, Gipuzkoa

AMMMA osasun zentroak zerbitzu integrala eta pertsonalizatua eskaintzen du, diagnostiko mediku profesionaletik errehabilitazio osora.  Osasunaren prebentziorako etengabeko berrikuntzan, teknologiaren azken aurrerapenak ditu osasuna hobetzeko programa eta jardueretan

AMMMAk, gorputzaren zainketa integralerako pentsatutako espazioa,  bere ateak ireki berri ditu Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.

Bere ia 300 m2 inguruan, osasun arloan espezialitate desberdinak biltzen ditu, hala nola, traumatologian, fisioterapian, osteopatiaN, kirol medikuntza errehabilitazioan eta entrenamendu pertsonalean.  Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen gama elikadura egokia lortzeko aholkularitzara bideratutako nutrizio programekin eta kirol errendimendua hobetzearekin osatzen da.  Bere zerbitzu estetikoak aurpegiko eta gorputzeko tratamendu pertsonalizatuak proposatzen ditu, eskuzko metodoen edo puntako teknologiaren bidez.

Ospe handiko espezialisten talde batek osatuta dago, fisioterapia eta traumatologia kontzeptu paregabea eskaintzen duen Gipuzkoako lehen zentroa izanik.  Alberto Marqués doktoreak zuzendutako zerbitzua da,  artroskopia bateratu aurreratuaren erreferentea eta Gipuzkoako Poliklinikako Kirurgia Endoskopikoko Unitateko arduraduna eta  zerbitzu mediko diagnostikotik errehabilitazio osorako lan programa bat eskaintzen duena.  Pazientea lehenbailehen bere ohoko jarduerara itlultzen da.

Parkeko enpreseentzako teknologia transferentziarako zentro gisa, AMMMAk lankidetzako garapenerako espazioa sortu du, osasun arloan lan egiten duten enpresek teknologiaren garapena martxan jartzea ahalbidetzen duena.  Arlo hau diziplina anitzeko taldeekin lankidetzan aritu behar duten teknologia-enpresa mota guztiei zuzenduta dago eta bere  proiektue  zati klinikoa eboluzionatzen dute.

Harremanetarako datuak
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea
Mikeletegi, 73B
305-308 lokala
20009 Donostia / San Sebastián
Tel. 943 4575 800/609 078 968

info@ammma.es
www.ammma.es

Instagram

Twitter

Facebook

Partekatu

Beste berri batzuk