Elkarrizketa: Senentxu Lanceros-Mendez, BCMaterials-eko zientzia-zuzendaria

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures, ikerketa-zentroa da, eta BERC (Basque Excellence Research Centers) bikaintasuneko euskal sarearen barruan dago. BCMaterialsen eginkizuna da kalitate handiko diziplina arteko ikerketa garatzea eta material aktiboetako eta propietate aurreratuak dituzten funtzio anitzekoetako inpaktua. Gure jardueran, oinarrizko ezagutza garatu eta aplikazio berriak miatzen ditugu. Horrela, gure eginkizuna da materialen sorrera berrien gaineko ezagutza sortzea eta ezagutza hori soluzio eta gizartearentzako onerako diren funtzio anitzeko gailuetara eramatea.

Bereizgarriak…

  • Lidergoa material aurreratuen eta material berriekin zerikusia duten teknologien arloan.
  • Konpromisoa bikaintasunarekin eta lidergoarekin.
  • Gardentasuna, eraginkortasuna eta efizientzia baliabideen kudeaketan.
  • Ikertzaile eta staff-en gogobetetasuna eta garapena.
  • Gizarterako ahalik eta itzulera handiena ziurtatzea.
  • Jasangarritasunari ekarpena egitea.

Gizarteari egin nahi dizkiozuen ekarpenak…

BCMaterials-ek konpomisoa du nazioarteko erreferentziazko ikerketa-zentro izateko, material aktiboen, funtzio anitzekoen eta nanomaterialen arloan. Gizartearekin dugun konpromisoa ez da bakarrik ikerketara, garapenera eta teknologiaren transferentziara zabaltzen, baita zientzialariak eta beste profesional batzuk sortzeko zabalkundera eta prestakuntzara ere. Horrela, aliantza sendoak eraikitzen ditugu erakunde, instituzio eta tokiko, nazio-mailako eta nazioarte-mailako enpresekin, gure esperientzia eta baliabideak eskaintzeko, lotutako material eta teknologien berrikuntza sustatzeko.

BCMaterialsen, sentsoreentzako eta eragingailuentzako materialak garatu, ebaluatu eta ezartzen ditugu; haiek kritikoak dira IoT eta Industria 4.0 puntako arloen eremuan, besteak beste. Aplikazio biologiko eta biomedikoetarako materialen gaineko ikerketa egiten dugu, bai eta energiarako (sorrera eta bilketa) materialen gainean ere, besteak beste; arlo horiek egungo joera teknologikoak ari dira modelatzen.

BCMaterialsen, “bizitza hoberako material”etan lan egiten dugu, “materialek” eta guztiontzako “bizi hobeak” motibatuta, bikaintasunaren zientziaren eta teknologiaren bidez.

Eta Euskadiko Parkeen Sareari dagokionez, zer ekarpen egiten diozue? …

Euskadiko Parkeen Sarea ekosistema oso sinergikoaren adibidea da, berrikuntza eta gardentasun oso eraginkorrerako eta lehiakorrerako ahalmen handiduna. Material berrien arloko bikaintasun-zentroak elementu nagusia dakar berrikuntzaren eta transferentziaren prozesuan eta, horretarako, berrikuntza azeleratuagoa eta erradikalagoa sustatzen du, ekoizpen-sistema berriekiko harreman eraginkorragoa, besteak beste fabrikazio gehigarria, bai eta ekoizpen-zikloko alderdi guztietan berritzeko aukera ere; horrela, ekonomia zirkularraren, jasangarritasunaren, elkarreragitearen eta funtzio aniztasunaren arloetan funtsezko alderdiak hobetzeko aukera ematen du. Materialek, beti bezala, gaikuntza ematen duen teknologia ordezkatzen dute, garapen, gailu eta produktu berrien zati handi baten oinarrian.

Munduan zehar hedatutako enpresa batek hau eduki behar du:

Lidergoa, berrikuntza eta identitatea.

Ez, ordea:

Konfiantzarik eza eragin.

Eta enpresen munduko erreferentzia bat aipatzekotan? .

Walt Disney

Haren filosofiagatik gustuko duzun enpresa…

BCMaterials J!

Talentuak hauxe dakar berarekin…

Motibazioa, inspirazioa, lana eta iraunkortasuna. Lau horien kopuru handiak…

Non bilatzen dituzu enpresarako behar dituzun talentuak?

Munduan. Talentuak beti ditu BCMaterials-en ateak zabalik. Datorren lekutik datorrela.

Nire laneko mahaian edo bulegoan, beti dut…

Natura

Partekatu

Beste berri batzuk