Arabako Parke Teknologikoak aipamen berezia jaso du “Itun Berdea” sarietan
Gasteizko Udalak sariak banatu dizkie ekonomia berde eta zirkularrarekin konprometitutako enpresa eta erakundeei
Arabako Parke Teknologikoak aipamen berezia jaso du Gasteizko Udalak urtero banatzen dituen “Itun Berdea” sarien 2021. edizioan.
Sari emate ekitaldian, Gorka Urtaran alkateak, Maider Etxebarria alkateorde eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak eta Igor Salazar Enplegu eta Merkataritzako zinegotziak hartu dute parte, eta saritutako enpresek eta erakundeek klima-aldaketaren aurkako erronkari ekiteko funtsezkoa den ekonomia berde eta zirkularrarekin duten konpromisoa goraipatu eta eskertu dute.
Arabako Parke Teknologikoarekin batera, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU ere saritu dute aipamen berezi batekin. Sei akzesitak hauek jaso dituzte: Andrуmeda Top Sport, Vulcanizados Algor, Aratubo, La Jabonería Almendra, Taller de Pinchos y Tapas (La Cocina de Senón) y Herdit.
La Esmeralda Baratzeak lortu du mikroenpresaren saria Gamarrako Ostalaritza Eskolako ekoizpen ekologikoarengatik; Sitecok eta birmanufakturan oinarritutako bere lanerako modu berriak irabazi du Itun Berdea 2021 saria enpresa txikiaren kategorian; azken saria, berriz, Zayerrek lortu du ekodiseinuaren bidezko makinen optimizazio termikorako planarengatik.