ARABAKO PARKE TEKNOLOGIKOAK ARABAKO EMAKUME ZIENTZIALARIEN ETA TEKNOLOGOEN KARTELEZ BETE DITU ERAKUSLEIHOAK

Albisteak, Araba, Konpromisoa

Arabako emakume zientzialarien eta teknologoen profilak eta esperientziak erakusten dituzte, Arabako Foru Aldundiarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera egindako ekimenean

Arabako Parke Teknologikoak, Arabako Foru Aldundiarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera, kartelen aldi baterako erakusketa antolatu du Arabako erakusleihoetan. Bertan, Arabako emakume zientzialari eta teknologoen hainbat profil eta esperientzia erakusten dira.

Datorren otsailaren 18ra arte, Arabako hainbat dendak, zientzia eta teknologia arloko emakumezko erreferenteen lekukotzak jasotzen dituzten kartelak eskegiko dituzte euren erakusleihoetan; askok, Arabako Parke Teknologikoan egiten dute lan. Horretarako, Arabako STEM emakume profesionalen biografia txikia, argazkia eta sektorean duen esperientziarekin erlazionatutako aipamena jasotzen duten hainbat poster banatu dira (https://inspirasteam.net/cientificas-alavesas).

Emakumeek STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika, ingelesezko sigletan) lanbideetan egiten duten lanari balioa ematea helburu duten ekintzen multzoa da kanpaina, eta Arabako hainbat tokitan egiten ari da iazko irailetik. Ekimena gizarte osoari dago zuzenduta oro har, baina publiko espezifikoagoei zuzendutako eta ikastetxeetan, lan-zentroetan eta Arabako Parke Teknologikoan egiten diren mentoriak, hitzaldiak eta tailerrak osatzen ditu.

Kanpaina hau Arabako Parke Teknologikoak ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko duen konpromisoaren parte da, bereziki nesken artean, Inspira STEAM programaren bitartez.

Erakusketaren helburua eremu zientifiko-teknologikoan lan egiten duten Arabako emakumeek egiten duten lana ikusaraztea, eta neska ikasleen artean STEM lanbideen aurreko interes handiagoa lortzea da.

Partekatu

Beste berri batzuk