Arabako Parke Teknologikoko enpresen parte-hartze nabarmena Araba 4.0 jardunaldian
Gasteizko Europa Jauregian izan zen Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Parke Teknologikoa kide den Agora taldeak antolatutako Araba 4.0 jardunaldia
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ramiro González Arabako ahaldun nagusia bertan zirela, Gasteizko Europa jauregian izan zen Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Parke Teknologikoa kide den Agora taldeak antolatutako Araba 4.0 jardunaldia.
Jardunaldian zehar, Arabako Parke Teknologikoan dauden zenbait enpresak presentzia nabarmena izan zuten. Javier Fernández de Retana, Aernnovako erakunde mailako harremanen zuzendaria, izan zen 4. Industria-iraultzari buruzko eztabaida-mahaiko parte-hartzaileetako bat; bertan, 4.0 industriaren alde enpresak egindako lana eta etorkizuneko apustua nabarmendu ahal izan zituen.
Bestalde, Karten Space, Tecnalia eta Lantek enpresetako ordezkariek haien enpresetan egiten duten lanari buruzko azalpenak eman zituzten, adibide praktikoekin, askotariko sektoreetan, hala nola fabrikazio aditiboa, errealitate birtuala eta areagotua edo gauzen Internet, guztiak enpresa horiek etorkizunaren eta 4.0 industriaren alde egindako apustuaren erakusgarri.