Arabako Parke Teknologikoko Marie Curie eraikinak AVS eta Alisea Esco ezarriz eman dio hasiera bere enpresa-jarduerari

Albisteak, Araba

AVSren presentziak eremu estrategiko aeroespazialean lekua hartzeko aukera emango dio parkeari, eta Alisea Escok, berriz, Energiaren sektorean duen erreferentziazko posizioa sendotzen lagunduko du

Arabako Parke Teknologikoko Marie Curie eraikinak urrian ekingo dio enpresa-jarduerari. Horretarako, bi enpresa garrantzitsu sartuko dira: Sektore aeroespazialeko AVS eta Energiaren sektoreko Alisea Esco.

Alisea Esco instalatzeari esker, Arabako Parke Teknologikoa erreferentziazko gune bihurtuko da energiaren alorrean. Dagoeneko erakunde garrantzitsuak daude bertan, eta datozen 4 urteetan % 7ko hazkundea izatea aurreikusten da.

Gainera, AVS Marie Curie eraikinean ezartzeak Arabako Parke Teknologikoak sektore estrategiko batean lekua hartzeko aukera emango du, sektore aeroespazialean, hain zuzen ere. Sektore horrek hazkunde nabarmena eta iraunkorra izango du etorkizunean, eta horren garapena RPTEren apustu estrategikoaren parte da.

Bi enpresen presentziak eraikinaren erdia okupatzea ekarriko du hasieran. Dena den ezarpen horien hazkundea aurreikusten da, datozen urteetan instalazio guztiak okupatzera iritsiz.

Partekatu

Beste berri batzuk