Arabako Teknologi Elkartegiak eta BATEA-Bilbo Arabako Teknologi Elkartegia Autobusa Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute Parkeko enpresetako langileen garraioa sustatzeko

Arabako Teknologi Elkartegiko zuzendariak, Txema Nogalesek, eta BATEA Elkarteko ordezkariak, Iñaki Gonzalezek, gaur goizean lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Parkeko enpresetako langileen garraioa Bilbo eta Miñano artean, sustatzeko helburuarekin.

BATEA-Bilbo Arabako Teknologi Elkartegia Autobusa Elkartea 2000. urtean sortu zen Parkeko enpresetako langileen garraioa, Bilbo eta Arabako Teknologi Parkearen artean, antolatzeko eta kudeatzeko. Gaur goizean sinatutako akordioaren arabera, Bilbon bere egoitza duen elkarteak Parkera eramango du egoitza soziala bere estatuto-eginkizunak hobeto garatzeko asmoarekin.