Arabako Teknologi Parkeak “Ate Irekien Eguna” egingo du azaroaren 21ean
Azaroaren 21ean, igandez, Arabako Teknologi Parkeak Ate Irekien Eguna egingo du. Goizeko 10:00etan hasi eta 14:00 arte, adin guztietarako jardunak egongo dira bertan: Zientzia dibertigarriari buruzko tailerrak, Teknologia berrien erakusketa, Formula 1eko simuladorea, “Teknologiaren Bila” III. Gazteen Ginkana, etabar…
Aurtengoa, Arabako Teknologi Parkearen 13. edizioa da eta “Mugikortasun Iraunkorra” izango du ardatz nagusi. Parke Teknologikoak hainbat ekimen garatu ditu aurten mugikortasun iraunkorraren inguruan, besteak beste Mugikortasun Foroa, Parkeko enpresen lankidetzarekin martxan jarritako ekimena eta mugikortasunarekin zerikusirik duten arlo guztiak hobetzeko helburua duena; edota ibilgailu elektrikoa sustatzeko jardunak, honi esker Parkeak ibilgailu elektrikoen flota bat eta hauek kargatzeko guneak izan ditu erabiltzaileen eskura.
Azaroaren 21ean Parkera hurbiltzen direnek aukera izango dute ateak irekiko dituzten zenbait enpresa eta zentro teknologiko bisitatzeko: Del Valle Aguayo, Epsilon Euskadi, Euskalmet, Ikerlan, Laboratorium Sanitatis, Tecnalia eta PCI Security Doctors. Goizeko lehen ordutik bisitariek txu txu trena erabili ahal izango dute, Parkea bere osotasunean ikusi eta ateak irekiko dituzten enpresetara hurbiltzeko.
Gasteiztik Arabako Teknologi Parkera joateko doako autobus zerbitzua egongo da 10:00etan hasi eta 14:00 arte, orduro. Parketik Gasteizera berriz, 11:30etan hasi eta 16:00 arte, orduro.
Arabako Teknologi Parkearen Ate Irekien Eguna aukera aproposa da Parkean egiten den lana ezagutzera emateko, baita Teknologia Berriak, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzan oinarriturik, ingurumenarekin errespetagarria den eredu industrialaren adierazgarri garbia ikusteko ere. Aurreko urteetan bezala “Ate Irekien Eguna” Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen barruan kokatzen da.
“Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea”
Arabako Teknologi Parkearen Ate Irekien Eguna, “Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen” ospakizunen barruan kokatzen da. Astearen helburua, zientzia, teknologia eta berrikuntza gizartean komunikatzeko Euskadin egiten den ekitaldi handiena da eta urteroko hitzordu hau lagungarria da zientziaren kultura gizartean bultzatzeko eta gazteen artean zientzia eta teknologia bokazioak sustatzeko.
Azaroaren 8an hasi eta 21ean amaituko da Astea, hain zuzen ere Teknologi Parkeetako Ate Irekien Egunaren ospakizunekin. Egun horrez gain, astearen barruan Euskal Herriko Unibertsitateak azaroaren 11, 12 eta 13an Arabako kanpusean egingo dituen jarduerak babestuko ditu Parkea Teknologikoak.