Arabako Teknologi Parkeak bat egin du lurraldeko lurzoru industrialaren eskaintza koordinatzeko eta kudeatzeko hitzarmenarekin, Foru Aldundiak, Udalak eta SPRI Taldeak egin zuten bezala

Araba

Atxikipen horren ondoren, lau erakunde horiek adostu dute beren kudeaketa- eta zerbitzu-sistemak koordinatzea, eskatzaileei eta interesatuei informazio zehatza eskaintzeko Araban nonahi eskuragarri dagoen lurzoruari buruz

Itziar EpalzaIragan urtean Eusko Jaurlaritzak (Sprilur-en bitartez), Arabako Foru Aldundiak (Araba Garapen Agentziaren bitartez), eta Gasteizko Udalak (bere menpeko GILSA-Gasteizko Industria Lurra sozietatearen bitartez) hitzarmen bat sinatu zuten, eta orain Arabako Teknologi Parkea atxiki zaio hitzarmen horri. Gaur bertan onartu du Gasteizko Tokiko Gobernu Batzordeak.

Atxikipen horrek anitzagoa eta lehiakorragoa bihurtuko du Arabako lurzoru industrial eta teknologikoko eskaintza, eta posible egingo du modu globalagoan koordinatzea Araban ekonomi jardueretarako eskaintzen den lurzorua kudeatzen duten erakunde guztiak.

Arabako Teknologi Parkearen izenean, Itziar Epalzak –Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko Zuzendari Nagusiak– sinatuko du hitzarmena, helburutzat harturik lurzoru eta espazio gehiago eskaintzea Arabako edozein eskualdetan kokatu nahi duten enpresei.

Akordio honen bidez kudeaketa koordinatuko da, hobeto ezagutuko da Arabako enpresa-sarea eta elkarrekin aztertuko dira ekonomi jardueretarako azpiegituren eskaintza eta eskaera. Hau da, enpresei zein eskatzaileei zerbitzua emango zaie eta informazio zehatza eskainiko zaie edozein erakunde parte-hartzailek izan ditzakeen beharrak ondoen estaltzen dituzten azpiegiturei buruz.

Halaber, Sprilurrek, AGAk, Gasteizko Udalak eta Arabako Teknologi Parkeak ere, konpromisoa hartzen dute elkarlanean jarduteko Arabako industria sarea eta haren beharrak hobeto ezagutzeko, eta, horri begira, egokiak diren azterlan, analisi eta enpresa erroldak egiteko eta Araban dagoen industria azpiegituraren eskaintza eta eskaera elkarrekin analizatzeko, arreta berezia jarriz beharrizan berriak identifikatzeko, eta erabili gabe geratzen ari diren espazioak eta hiri bilbearren barruan dauden industria eraikinak beren oneratzeko. Asmo horrekin berorrekin, industria azpiegiturak dauzkaten beste erakunde pribatu eta publiko batzuei ere elkarlana eskainiko zaie, eta katalogo hori erantsiko interesa izan lezaketen bezeroei eskainitako informazioan.

Lau agente horiek zeregin horretarako eratutako taldeak zehaztu du dagoeneko zeintzuk izango diren elkarlanari ekiteko proiektuak; hasteko, hilero-hilero trukatu eta eguneratuko dira erakunde bakoitzak bere katalogoan erabilgarri dituen lurzati eta pabilloiei buruzko oinarrizko informazioa daukaten datu baseak: lokalizazio eta identifikazio datuak, ezaugarri teknikoak, hirigintza parametroak, prezioak, zortasunak, mantenimendu kostuak eta abar. Horri esker, erakunde bakoitzaren web orriak lotu egingo dira, haien arteko nabigazioa errazteko eta informazio koordinatua eta homogeneoa eskaintzeko.

Gauzatzeko neurrien artean izango da, orobat, merkatu azterketa bat egitea elkarrekin, honako hauei buruz: lurzoruaren eskaria, merkatuko segmentu batzuen eta besteen eboluzioa, eskatzen diren zerbitzu osagarriak eta egungo eskaintza egokitzeko beharrizanak, eta, orobat, lurralde historikoan eta arabar kuadrilletan zer industria lurzoru dagoen erabilgarri, identifikatuz zer aukera dagoen erabili gabe geratzen ari diren lurzoruak edo lurzoru narriatuak nahiz hiri bilbean dauden industria eraikinak beren oneratzeko.

 

Partekatu

Beste berri batzuk