Arabako Teknologi Parkearen eta ADIMAC, gaitasun handiko adin-txikikoen garapen osorako Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena

Araba

Parkeak laguntza emango dio Elkarteari pedagogia-berrikuntzako GAR proiektua garatzeko.

Arabako Teknologi Parkea, 17/04/2012

Arabako Teknologi Parkeak eta ADIMAC, gaitasun handiko adin-txikikoen garapen osorako Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute; hitzarmen honen bidez, GAR VII-Legutio egitasmoa aurrera eramateko laguntza emango dio Parkeak ADIMAC elkarteari. Egitasmo hau Errendimendu Handiko Talde proiektua da, hirugarren urtez jarraian Legution egiten ari dena.

GAR proiektua, pedagogia-berrikuntzako esparruan kokatzen den egitasmoa da; ikasteko interesa eta jakinmina duten adin-txikikoen garapen intelektuala erraztea du helburu proiektuak. Metodologia zientifikoa, pentsamentu kritikoa eta sormena ditu oinarri, berariazko heziketa beharretarako baliabideak hobetze aldera. Jabetza intelektualaren erregistroa du eta munduan zehar ezaguna egiten ari da.

Bi erakundeen artean sinatutako hitzarmaren bidez, ADIMAC elkarteak Arabako Teknologi Parkeko aretoak erabili ahal izango ditu GAR proiektuarekin lotutako bilera bereziak egiteko. Honez gain, GAR egitasmoaren hedapenari bultzada emango dio hitzarmenak, baita elkarteak egiten dituen beste jarduera batzuei ere.

Arabako Teknologi Parkeak bere misioan jasotako helburuetako baten kokatzen du lankidetza hau: hain zuzen ere, ikerketa zientifiko-teknologikoa enpresa mundura eta gizartera hurbiltzea, zientzia eta teknologiaren garapenak etorkizuneko ongizaterako duen garrantziaz kontzientzia soziala piztuz.

ADIMAC 2008.urtean sortutako elkartea da; gaitasun intelektual, motibazio edota sormen handiko haurren gaitasunak garatzeko, baliabide gehiago behar duten pertsonei laguntza, orientazio eta babesa ematera zuzentzen du bere jarduera.

Partekatu

Beste berri batzuk