ARABAKO TEKNOLOGIA PARKEA, APTE-REN X. NAZIOARTEKO BILTZARRAREN EGOITZA

Bizkaia

 

“Ekonomia eta Iraunkortasuna” dira egitarau teknikoak dituen ardatzak

 

. Mugikortasun iraunkorra, eraikuntza iraunkorra eta energia berriztagarriak aztertuko dira.

 

. Obamaren igogailua iraunkortasun arloan: Juan Verdek hasierako hitzaldia emango du

 

 

(Gasteiz, 2012-9-25) Arabako Teknologia Parkea izango da urriaren 17, 18 eta 19an Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkartearen (APTE) X. Nazioarteko Biltzarraren egoitza, eta haren kideek eztabaidatu egingo dute “Ekonomia eta iraunkortasuna: Parke Zientifiko eta Teknologikoen eredua” gaiaz.

 

Saio teknikoak hilaren 18an, osteguna, egingo dira Arabako Teknologia Parkearen eraikuntza nagusian, non 10,30etatik aurrera Biosfera Fundazioko presidente eta Obamaren aholkulariak, Juan Verdek, hasierako konferentzia egingo duen.

 

Egitarau teknikoak badakar, baita ere, 3 mahai-inguru prestatzea, non iraunkortasunarekin lotutako gaiak dauden. Zehazki, 12,00-13,30 bitartean “Negozio aukerak energia berriztagarrien sektorean”,  15,00etatik aurrera “Mugikortasuna, hirigintza eta eraikuntza, iraunkortasun faktoreak” eta 17,00etan hirugarren mahai-ingurua “Parke zientifiko eta teknologikoak, iraunkortasun estrategiak garatzeko tresna”.

 

Jardun iraunkorrean (jasangarrian) nabarmen dabiltzan enpresa ezagunek partaideen esku jarriko dituzte Biltzarrean beren eskarmentu eta ezagupenak. Hala Aernnova, Repsol, Iberdrola, Siemens eta Mercedes Benz enpresen jarduna ezagutuko dugu, besteak beste.

 

 

 

Horrela, X. Nazioarteko Biltzarra Parke Zientifiko eta Teknologikoen apustu bat da, ekonomia iraunkorra bultzatzeko, azken batean, konpromiso bat etorkizunik hurbilenerako eta datozen belaunaldietarako.

 

APTEren nazioarteko X. Biltzarraren egoitza Gasteiz hautatzeak izan du loturarik Gasteizek munduan ingurumen arloan dituen jardunekin, izan ere horiei esker, European Green Capital 2012 izendatu zuten, horietako lorpen batzuek Biltzarrak dirauen hiru egunetan ikus ahal izango dira.

 

APTEk Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen sarea hartzen du eta zalantzarik gabe ekonomia eta enplegua bultzatzen du, 5.000 enpresa eta gehiago dira, 136.000 pertsona lanean (horietatik 23.000 I+G+b arloan) eta bere enpresen fakturazio erantsia 21 mila milioi euro.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk