Arabako Teknologia Parkea Greenago bilakatu da …

Araba

Arabako Teknologi Parkea, 14/06/2012

Gaur goizean, Arabako Teknologia Parkeko Eraikuntza Nagusiko langileok gure lanpostuetara iritsi garenean ustekabe atsegin batekin egin dugu topo: ahate-familia batek gure instalazioetako lorategi bat aukeratu du etxe bezala.

Azken asteotan ahate ama bere arrautzak txitatzen egon da, baina gaur izan da bere esfortzuak fruituak eman dituen eguna, 4 ahatetxo jaio direlarik.

ONGI ETORRI AHATETXOAK!

Partekatu

Beste berri batzuk