Ekoscan Arauaren Ziurtapena

Araba

Arabako Teknologi Parkea, 14/06/2012

Arabako Teknologia Parkea Ekoscan Araua 2004ean ziurtatu da. Joan den ekainaren 6ean arauen betetzearen ebaluazioaren ikuskaritza egin zen eta berauen gradua egiaztatu zen. Indargune bezala, elkarrizketatu ziren pertsonen inplikazioa eta baliabide naturalen kontsumoan hobekuntzak nabarmendu ziren.

Ez zen ebaluatutako arau-betekizunekiko inolako ezadostasunik aurkitu: zuzendaritzaren konpromisoa (ingurumenarekiko konpromisoa, Ekosan kudeatzailea eta ingurumenaren hobekuntzarako taldea), erakundearen egoeraren ebaluazioa ingurumenari dagokionean, ingurumen-gaiei lehentasuna ematea eta hobekuntzarako helburuen aukeraketa, hobekuntzarako plangintzaren definizioa baita beronen jarraipena eta emaitzen komunikazioa, eta hobekuntzaren kudeaketaren berraztertzea zuzendaritzaren eskutik.

Ekosan Araua Ihobek jarri zuen martxan, helburu zehatz batekin: ingurumenari dagokionean hobekuntzan emaitzak erdiestea. Ekosan Zerbitzuaren bidez “Hobekuntza Plana” ezarri eta definitu duten milako erdi erakunderen esperientzian oinarriturik, berau hobekuntza-emaitza handiak era azkar eta errazean lortzen dituen tresna bat dela ziurta daiteke. Enpresentzat, helburua hobekuntza hori era sinplean kudeatzea ahalbidetuko duen lan-metodo bat bereganatzea da, hondakinen, isurien eta emisioen murrizketara eta baliabideen optimizaziora bideratuta, esaterako lehengaiena, ura eta energia.

Partekatu

Beste berri batzuk