Arabako Teknologia Parkeak argiztapen publikoaren energia-kontsumoa %15 gutxitu du

Araba

Potentzia gutxiago eta energia-eraginkortasun handiagoa duten ekipoen instalazioak urtero 183.000 kWh baino gehiago aurreztea ahalbideratu du. • Parkeak egin duen 34.000€tako inbertsioa urte eta erdian berreskuratuko du elektrizitate-fakturaren murrizteari esker.

2011n Arabako Teknologia Parkeak Kanpoaldeko Argiztapenaren Energia-eraginkortasunaren eta Argi-kutsaduraren gaineko Ikerlan bat egin zuen eta berau oinarri hartuta, energia eskaera gutxitzeko hobekuntza-proposamenak egin ziren. Hauetan nabarmenena, parkeko lanpara guztiak presio altuko sodioaren teknologiagatik ordezkatzea eta sarrerako bidegorriko argiak itzaltzea proposatzen zuena izan zen. Era honetara, argi-kutsadura murrizten zen, instalazioaren energia-eraginkortasuna hobetzen zen eta kontsumo elektrikoa gutxitzen zen, baita atmosferara CO2aren isuria ere.

Parkeak kanpoaldeko argiztapenerako 5 agintaritza-zentro dauzka, nondik 481 argi-puntu eragiten diren, eta argiztapen publikoko lanparen ordezkapena abiarazi zuen, teknologia eraginkorragoa duten presio altuko sodiozkoak instalatuz. 34.000€tako inbertsioa egin da. Hartu diren neurriok urtero 183.000 kWh baino gehiago aurreztea dakartela kontuan izanda, inbertsioaren itzulera-denbora gutxi gora-behera urte eta erdikoa izango da.

Arabako Parkeak iaz egindako energia eraginkortasunari buruzko azterketak eta honen ondorioz egindako hobekuntzek, Euskal Energia Erakundearen laguntza jaso dute, Laguntza Publikoak ’11 Programaren bidez.

Partekatu

Beste berri batzuk