Arabako Teknologia Parkeak CIC energiGUNEko Begoña Ortiz de Latierrori eta Del Valle Aguayo enpresako Enrique del Valleri aitorpena eman die beren ibilbide profesionalagatik
Eguberriak direla eta Arabako Teknologia Parkeak urtero bertako enpresekin eta langileekin antolatzen duen topaketa tradizionalean banatu zituzten aitorpenak
Begoña Ortiz de Latierrok, CIC energiGUNEko Antolaketako eta Komunikazioko arduradunak, eta Enrique del Vallek, Del Valle Aguayo enpresako sortzaileetako batek, Arabako Teknologia Parkearen aitorpena jaso dute haien ibilbide profesionala dela eta. Arabako Parkeko eraikin nagusian banatu zituzten aitorpenak Parkeak bertako enpresei urtero eskaintzen dien jaiaren baitan. Ekimena duela 4 urte jarri zuten abian eta Parkea osatzen duten pertsonen lana eta ibilbide profesionala aitortzea du xede.
BEGOÑA ORTIZ DE LATIERRO
Bere ibilbide profesionalaren hasiera-hasieratik egon da Begoña Ortiz de Latierro arabarra Parkeari lotuta eta 10 urte daramatza CIC energiGUNEko antolaketako eta komunikazioko zereginean. Horren aurretik, zuzendaritzako laguntzaile kargua izan zuen enpresa hauetan: Gamesa Energía (2000-2003), Grupo Recyde taldea (2003-2008) eta Aernnova (2008-2009).
Zuzendaritzako idazkari diplomatura eskuratu zuen 1999ko ekainean Deustun (Bilbo) eta Idazkaritza exekutiboan masterra Europako Idazkaritzako Institutuan (Madril) 2003ko ekainean Begoña Ortiz de Latierrok. 2009ko urtarrilean CIC energiGUNEn hasi zen lanean eta, ordutik, Zuzendaritzako laguntzaile postuari dagozkion zereginez gain, zentroak antolatzen dituen ekitaldien komunikazioaz eta antolaketaz arduratzen da eta erakunde mailako harremanetan laguntza ematen du.
ENRIQUE DEL VALLE
Fco. Javier Aguayorekin batera Instalaciones y Montajes eléctricos Del Valle Aguayo enpresa sortu zuen 1980. urtean eta hasiera-hasieratik, Arabako Parkearen aldeko apustu irmoa egin zuten. Ordutik, hazi egin dira eta sektoreko erreferente bihurtu dira, baina beti Parkea ekintza eremu eta hedatzeko esparru gisa kokatuta. Hain zuzen ere, energia berriztagarrien aldeko apustu argia egin dute eta, horren ondorioz, Parkean I+G+b arloko zentroa sortu dute inbertitzen ari diren I+G arloko proiektu ugariak bideratzeko.
Haurtzarotik energiari lotuta egon den gizona da; izan ere, gurasoek La Puebla de Arganzónen zentral hidroelektrikoa zuen (gaur egun familiarena da oraindik ere).